AKTUALITATEA

Ekonomia | 2026-09-18

EH Bilduren Gasteizko Mahai Politikoak Rocio Vitero proposatu du Gasteizko zerrendaburu eta alkategai 2027ko maiatzeko udal hauteskundeei begira. Gasteizko Mahai Politikoaren ustez, Vitero da Euskal Herria Bilduren eta ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko pertsonarik egokiena, herritarrentzat ongizate-maila handiagoak lortze aldera.

Izan ere, 2023ko udal hauteskundeetan EH Bilduk emaitza historikoak lortu zituen Gasteizen, hauteskunde horiek irabaziz eta Vitero hiriaren historian udal hauteskundeak irabazi dituen lehen emakumea bihurtuz. Ordutik, lehen indar politikoa izatearen erantzukizunarekin lan egin du EH Bilduk, eta zerbitzu publikoak indartzera eta jendearen bizitza hobetzera bideratutako akordio garrantzitsuak lortu ditu.

Gasteizko Mahai Politikoa ziur dago hiriak norabide aldaketa eta politika eraldatzaileak behar dituela, aurre egin beharreko garaiko erronkei anbizioz erantzuteko. Halaber, ziur dago bultzada hori Euskal Herria Bilduren eta Rocio Vitero hautagaiaren eskutik etorriko dela.