AKTUALITATEA

| 2022-07-26

Ospitaleetan oheak itxita, mediku eta erizain falta, oporretan dauden profesional asko ordezkorik gabe, kontsultak bertan behera, kirurgiak atzeraturik… Hori da egunotan Osakidetzaren egoera bertako arduradunen eta Osasun Sailaren planifikazio faltaren ondorioz, baina Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ez du Legebiltzarrean egoera kaotiko horren inguruko azalpenik emango, EAJk eta PSEk EH Bilduren eskaria atzera bota dutelako. Koalizioak Diputazio Iraunkorra deitzea eskatu zuen pasa den astean, sailburua bertan ager zedin, baina gaur EAJ eta PSEren ezezkoa jaso du Mahaian.

Osasun sistema publikoan arazoak pilatzen ari direla eta neurriak hartzea premiazkoa dela kontuan hartuta, EAJ eta PSEren erantzuna, Sagarduik azalpenak emateari uko egitea, errespetu falta bat da anbulatorio eta ospitaleetan egunero gabeziak pairatzen dituzten langile eta pazienteekiko.