AKTUALITATEA

| 2023-04-04

ATZERRIAN ALDI BATERAKO BIZI DIRENENTZAT (ERTA): Atzerrian aldi baterako lanean, ikasten zein oporretan dauden herritarrentzat.

1.- Eskaera egin apirilaren 4tik apirilaren 29ra arte .

- Bozkatzeko inprimakia eskatu
- Ez-egoiliar gisa inskribatu (jada egin ez baldin baduzu)

2.- Eskaera aurkeztu kontsulatu edo enbaxadan

- Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintziako Ordezkaritzari zuzendua
- Beharrezkoak: NAN edo pasaportea

3.- Hauteskunde-dokumentazioa jaso posta ziurtatu eta urgente bidez

- Jasoko dena: azalpen-orria, erroldako inskripzio-ziurtagiria, boto-txartelak eta hauek sartzeko gutun-azalak, frankeo-gastuak itzultzeko inprimakia eta hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azala.

4.- Bozkatzeko: maiatzaren 24an beranduenez posta ziurtatu bidez bidali

 Hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azalean sartu

- Erroldako inskripzio-ziurtagiria
- Bozkak gutun-azaletan sartuta eta ongi itxita
- Frankeo-gastuen itzulpena eskatzeko inprimakia