AKTUALITATEA

| 2025-12-02

Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak gaurkotasun politikoaren errepasoa egin du "La Cafetera" saioan, Radio Cable irratian.

«Eutsi baino gehiago, aurrera egin behar da. Gobernuek helburu argi bat izan behar dute: beharrezkoa da eraldaketa demokratiko eta sozialen programa bat artikulatzea, herritarrei ziurtasunak emateko».

«Fronte zabalak aldarrikatzen ditugu gutxienekoen programekin. Gezurren garaian, koherenteak gara eta egia esaten diogu jendeari, anbiguotasunik gabe. Ez gaude minoria biziak artikulatzeko, baizik eta gehiengo sozial eta herrikoi handiak artikulatzeko».

«Ayusok duen arazoa da jendeak masiboki bozkatzen gaituela, gero eta gehiago. Sedukzio demokratikoko estrategia batean gaude, jendearekin konektatzen duten proposamenekin».

«Autoritarismoa hazten ari den une historiko batean gaude, eta benetako arriskua da emakumeentzat, gazteentzat eta langileentzat. Ez dago Gobernu aurrerakoi baterako aukerarik euskal eta kataluniar independentistak kontuan hartu gabe».