AKTUALITATEA

| 2025-03-10

Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak agerraldia egin du, gaur goizean, Iruñean, 2025eko EH Bilduren Aberri Eguna aurkezteko.

«Mundua okerrera aldatzen ari da. Oihanaren legean, autoritarismoa eta militarismoa indartzen ari direnean, Euskal Herriak eredu justu eta sozialistago baten alde egiten du. Aurtengo Aberri Egunean, askatasuna aldarrikatuko dugu; nazio bat garela eta euskaldunak garela harrotasunez aldarrikatuko dugu», esan du.