EH Bilduk ekitaldi politikoa egin du, gaur eguerdian, Arrasateko Biterin, Arnaldo Otegiren, Maddalen Iriarteren eta Maider Morrasen parte-hartzearekin.
EH Bilduk ekitaldi politikoa egin du, gaur eguerdian, Bilboko Plaza Barrian, Arnaldo Otegiren, Iker Casanovaren eta Maria del Rioren parte-hartzearekin.
EH Bilduk ekitaldi politikoa egin du gaur iluntzean Irungo Ficoban, udal eta foru hauteskundeen kanpainaren barruan, Gipuzkoako aurrenekoa.
Eva Lopez de Arroyabe Arabako Foru Aldundirako hautagaiak eta Rocio Vitero Gasteizko Udalerako hautagaiak agerraldia egin dute, bizitzaren garestitzearen aurrean EH Bilduk proposatzen dituen berri emateko.
Burujabetzaren aldeko euskal ezkerreko indarra, justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri independente bat lortzea xede duena; eta demokrazia eta burujabetza defendatzen duen aliantza estrategiko bat, helburu horrekin bat datozen alderdi edo sektore politiko eta pertsona guztien parte-hartzera irekita dagoena.
Euskal Herria Bildu alderdi politikoz eta norbanakoz osatuta dago. Hots, koalizioen forma, alderdi baten egiturak eta mugimendu-izaera dituen subjektu politiko bat da, eta hiru antolakuntza tradizio horien ezaugarririk onenak biltzen ditu: aniztasun ideologikoa, egituren eraginkortasuna eta herri mugimenduen parte hartzea.
Besteak beste, herritarren borondate politikoa osatzen lagundu nahi du demokratikoki EH Bilduk, eta ordezkaritza-erakunde politikoetan parte hartzeko aukera sustatu nahi du hauteskundeetan hautagaitzak aurkeztu eta babestearen bidez. Justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri independente bat lortzea dugu xede.