Josu Urrutikoetxea zaintzapean aske uzteko erabakiaren inguruko EH Bai eta EH Bilduren irakurketa
“Gobernatzeko hitza izan behar da, ez promesak, eta hitza bete behar da, EH Bilduk bezala”, esan du Maddalen Iriartek Tolosan. “Urkulluk murrizketak egin ditu hezkuntzan, osasunean eta gizarte laguntzetan; ez du sinesgarritasunik”.
Bizkaiko zerrendaburuak Zamudioko Parke Teknologikoan azaldu duenez, lidergo publikoa funtsezkoa da industria BPGren %28ra iritsi dadin. Herri akordio bat proposatu du ikerketa eta garapenean BPGren %3 inbertitzeko, Europar Batasunak eskatu bezala.
EAJren hautagaia “herri honen erabakitzeko eskubidea ukatzen dutenen gonapean sartu da”, salatu du Iriartek, eta subiranista guztiei dei egin die hautestontziak erabakitzeko eskubideen aldeko botoz betetzeko.
EH Bilduren lehendakarigaiak “zuzenean ukitzen dituzten gertakarien aurrean isilik geratzea” egotzi die “etika lezioak ematen dituztenei”, eta “egia, justizia eta erreparazioa” aldarrikatu ditu biktima guztientzat.
Burujabetzaren aldeko euskal ezkerreko indarra da EH Bildu.
Justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri independente bat lortzea dugu xede.
Helburu horiekin bat datozen alderdi edo sektore politiko eta pertsona guztien parte-hartzera gaude irekita.