Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusia elkarrizketatu dute gaur goizean Radio Euskadin.
«Getxoko Udalarentzat ere gardentasunaren eta eredugarritasunaren alde egiten dugu. Getxoko alkateak erantzunkizuna du, informazioa ezkutatu izanagatik. Eredugarritasunak nortasun-ikur izan beharko luke erantzukizun publikoak ditugun guztiontzat».
«Nazio bat gara, eta Estatuarekin garen bezala erlazionatu behar gara: nazio bat. Ez du balio kafea denontzat. Kromoak trukatzeko fasearekin amaitu behar da, horren ondorioz, euskal herritarrok eskubide flotagarriak eta interpretagarriak ditugulako. Horrek aldatu egin behar du».
«Mahai bati lotuta egongo gara, antsietaterik gabe eta epemugarik gabe, herri hau merezi duen lekuan jarriko duen estatus berriari buruzko akordio bat lortzen saiatzeko: eskubideak dituen nazio batena».
«Beti esaten dugu lehendabizi herrialdea eta gero alderdia. Eta Gasteizko politikak dira adibiderik onena. Gasteizko alkatetza EAJri eman genion, gu bigarren indarra izan arren, PPko alkate bat saihesteko. Alderantziz, kontrakoa gertatzen da. EAJk bat egin du PPrekin, EH Bilduk goberna ez dezan».
«Pozik nago ikustean belaunaldi berriak balio eta printzipio berberekin sartzen ari direla herri honentzako zerbitzu publikoaren eta nazio eta gizarte askapenaren zereginean. EH Bildun, politika termino kolektiboetan ulertzen dugu».