AKTUALITATEA


| 2022-06-17 13:19:00

 

EAJ ENPRESA BERA KONTRATATZEN ARI DA PROZESU PARTEHARTZAILE GUZTIAK EGITEKO

2017. urteaz geroztik, EAJk 7 aldiz kontratatu du I-batuz enpresa (6 aldiz legegintzaldi honetan), 53.306,55 euroko zenbatekoarekin, 2020/11/23tik 2022/06/06ra. Udalaren Kontuhartzailetzatik esaten zaigu legezkoa dela kontratazio hori, baina aldi berean aipatzen dute ALARMAK PIZTU DIRELA, kontratazio hori “segidako traktu” gisa egiten ari delako, eta hori oso susmagarria dela. Prozesu parte-hartzaile guztiak EAJren interesetara bideratzeko modu bat da hori? Gogoratu I-Batuz enpresa ere Uribe Kostako beste udal batzuetan ere partehartzeprozesuak egiten ari dela, hain zuzen ere, EAJa alkatzeta dagoen BERANGO eta URDULIZeko udaletan.

 

EH BILDUREN PROPOSAMENA: SOPELAN BENETAKO PARTE-HARTZE BATEN ALDE

1. LIZITAZIO-PROZESU BAT EDO HITZARMEN BAT EGITEA herritarren partaidetzan espezializatutako erakunde batekin, Udala dinamika horietan trebatuko duena (teknikariak, talde politikoak), Udala bera buruaskea izan dadin, kanpoko enpresen mende egon gabe, eta, horrela, erakundearen arlo eta lan-ildo guztietan partehartzeirizpidea txerta dezan.

2. INFORMAZIOA ETA EZTABAIDA: Udalak bultzatutako partaidetza-prozesuen edukiak eta metodologiak behar bezala informatzea korporazioko talde guztiei informaziobatzordeetan, eta prozesu horiek hasi aurretik eztabaidatzea, talde guztiek beren proposamenak egin ditzaten.

3. EMAITZEN JAKINARAZPENA: modu formalean jakinaraztea partaidetza-prozesuen emaitzak (idatzizko txostena, ahozko azalpena), bai udal-taldeei informazio-batzordean, bai herritarrei (web-orria, saio irekiak). 

 

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN:

  1. Hemen EH Bilduren jarrera prozesu parte-hartzaileen inguruan.
  2. "Prozesu partehartzaileak Sopelan: "hobeto egin daiteke" (2022/06/14).
  3. "Prozesu partehartzaileak Sopelan (II): Larrabasterra" (2022/06/16).