Argazkian… Urko 2014 lehengoratze baino lehen eta gero
Urko hezegunea leheneratzeko lanak hasi dira, Sopelako udala eta URA elkarlanean bultzaturik (URA, Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila). Ekimenaren aurreikusitako aurrekontua 86.789,39 eurokoa da eta URAk proiektuaren eta gauzatzearen gastuen %100 babestuko du.
Obra honen bidez, Urko ibarreko ingurumena lehengoratzea eta paisaia egokitzea lortu nahi da, hezegune berri bat sortuz Gobela eta Lemotza ibaien artean dagoen eremuaren balio ekologikoa hobetuz 10.000 metro karratu inguruko azaleran, Urgitxieta eta Gatzarrine kaleen arteko elkargunearen ondoan.
Helburua da ingurunean dauden espezieen biodibertsitatea handitzea (baso atlantikoetako berezko landaredi autoktonoa lehengoratzea), Sopelako herrian integratutako natur-gune bat finkatzea (oinezkoentzako bide berri bat sortuz) eta landare-espezie inbaditzaileak kentzea.
Jarduera hau EHBiduren hauteskunde-programan jasotzen zen hitzez hitz: "Urkoko hezegunea handitzea" eta 2014an jada birsortu zen egungo eremuaren zabalkuntza da (hori ere EHBildun alkatetzan zela) eta guztiz bat egiten du Sopelako eraztun berdearen egitasmoarekin.
Jarduera hau osoko bilkuran onartu zen aldeko 16 botorekin: EHBildu, EAJ, PSE eta Elkarrekin alderdienak, eta kontrako bakarrarekin (Sopelako Auzo alternatibarena). Hau sorpresa!!!. Ondoren, SAAk berraztertze-errekurtsoa aurkeztu zuen proiektua geldiarazten saiatuz (errekurtsoa atzera bota zen); eta orain sare sozialetan bideo bat argitaratu du esanez “benetako hezegunea futbol-zelaiaren azpian dagoela”… “99ko arau subsidiarioetan aparkalekurako balia daitekeen bide-sistema bat agertzen dela”… "hezeguneko putzua oso handia izango dela”… “obra hau egiten dela Abaroko BOEak eraiki gabe”, eta, oro har, jarduera gutxiesten dute "Urkoren lorategia” deituz.
URAk uholde-arriskuko eremutzat hartzen du hezegune hau: Zer esango lukete udalak aparkaleku bat egingo balu uholde-arriskuko eremu batean?. Zer esango lukete Urko kirol-instalazioak deuseztatuko balitu?. Zer esango lukete BOEak eraiki ez direlako inolako jarduketarik egingo ez balitz?... Eta, argudio guztien gainetik, ez dugulako ahaztu behar Abaroko plana oraindik epaitegietan dagoela SAAk kasazio-errekurtsoa aurkeztu duelako Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako erantzunaren aurrean, zeinetan arrazoia ematen baitzitzaion Sopelako Udalari Abaroko Plan Partzialari buruzko ezbaian.
Jarduera honek ekologia- eta ingurumen-balio handia ematen dio gure herriari, Sopelako Eraztun Berdean aurrerapausoa da eta babes handia du.