AKTUALITATEA


| 2022-12-29 18:01:00

DEMAGOGIA. Hauek dira EAJk sare sozialetan argitaratutako esaldi batzuk, bere udal aurrekontuen proiektuaren aurkako EZETZA-ren aurrean: “EH Bilduk ez ditu Sopelako adinekoak maite, aurrekontuari ezetza eman diolako”; “Larrabasterrarentzat kolpe latza, Elkarrekin Podemoseko zinegotziaden Eder Garciari esker, prest genituen hobekuntzei ezetz esan dielako”; “EH Bilduk eraztun berdea babesten al du? Guk uste dugu ezetz”; “Oposizioak ez du Zipiriñeko haurren alde egiten, aurrekontuari ezetz esaten”. Adierazpen hauek ONARTEZINAK dira. EAJk horrela ezkutatze du 2023ko aurrekontuak aurrera ateratzeko duen ezintasuna.

 

AURREKONTUEI EZETZA. Azaroko osoko bilkuran udal gobernuak aurkeztutako aurrekontu-proiektuak EZEZKOA jaso zuen. EH Bilduk argudioak eman zituen ezezko hori arrazoitzeko.

 

ERABILPEN PARTIDISTA. Esan behar dugu EAJ-ak bere sare sozialetan Sopelarentzat gai garrantzitsuen inguruan mezu demagogikoak bota dituela eta gai horien erabilpen partidista kritikatu nahi dugu. EH Bildu ez dago ez Larrabasterra hobetzearen kontra, ez Nagusien Etxea hobetzearen kontra, ez Eraztun Berdearen kontra, ez Zipiriñeren jolas parkea berritzearen kontra. Hori esatea erabat demagogikoa da eta uste dugu Udal Gobernu batek beste modu batean jokatu beharko lukeela.

 

GURE PROPOSAMENA. Eraztun Berdearen partidarekin irailetik esaten ari garen bezala, POSIBLE DA bai Larrabasterrarekin, bai Nagusien Etxearekin, bai Zipiriñeko jolas parkearekin AURREKONTU-ALDAKETAK onartzea. Hainbat bileretan defendatu dugu aukera hori eta oraingoan ere aukera hori proposatzen diegu, bai Udal Gobernuari, bai korporazioko beste taldeei ere. EH Bilduk PREST dago EZTABAIDATZEKO, partida eta proiektu zehatzen inguruan eta egoki ikusten badugu, AURREKONTU-ALDAKETA horiek babesteko.