AKTUALITATEA


| 2022-11-28 21:16:00

Patetikoa da EAJ udal oposizioak 2023rako aurrekontu proiektuari emandako ezezkoan ezkutatzea, aurreko hiru urteetan izan dituzten gabezi larriak saihestuz.

Zertan hobetu da Sopela 2019tik? Zergatik ez dituzte lehenago gauzatu orain agindutako Larrabastera, Jubilatuen etxea eta abar hobetzeko proiektu horiek?

Zergatik urratu ditu sistematikoki Sopelako gobernu-taldeak (EAJ eta PSE) udalaurrekontuak, gastu arruntera bideratutako partiden % 12 urtero gauzatu gabe utzita Sopelako bizilagunen beharrei bideratu gabe?

Orain, 2023ko maiatzeko udal-hauteskundeei begira kolpe elektoralista bat bilatu nahi dute “ondo geratzeko” aurreko urteetan udal beharrei jaramonik egin ez dieten bitartean. Praktika politiko hori arbuiagarria da oso eta EHBilduk ez du babestuko.

EAJk urtebete baino gehiago darama puntuak onartzen alkatearen kalitatezko botoarekin edo zinezinegotzi trasnfugaren babesarekin (kirol instalazioen lagapena, komisaria berria, gizalegeari buruzko ordenantza...), benetan uste al zuten EHBilduk aurrekontu horiek onartuko zizkienik?

Argazkia: Sopelako EAJ-ak bere instagram kontuan ateratako mezu tamalgarria.