AKTUALITATEA

ALBISTEAK

Mimenagako padura ekologikoki berreskuratzea proposatu dute Getxoko eta Berangoko EH Bilduk

| 2021-04-07

Proposamenaren arabera, Mimenagan uholdeei aurre egiteko parkea sortuko litzateke. Hainbat elementu natural izango lituzke: ibaiertzeko basoa, belardia, egurrez egindako jolasak, ortuak, bertako basoa eta abar.


Ordubetez argia itzali... ezer ez aldatzeko

| 2021-03-26

Martxoaren 27an WWF elkarteak dei egin du ordu batez argiak itzaltzeko. Getxoko Udalak ekimenarekin bat egingo du, urteko gainontzeko 8759 orduak Iberdrola moduko kutsatzaile erraldoien interesetara makurturik jarraitzen duen bitartean.


Kuartelaren lurretan etxebizitza sozialak sortzeko proposamena

| 2021-03-22

EH Bilduk proposamena aurkeztu du kuartelaren ordez etxebizitza sozialak sortzeko lursail horietan


Alangoko gasolindegi zaharrean arte-espazioa sortzea proposatu du Getxoko EH Bilduk

| 2021-02-17

- Udalaren utzikeriaren aurrean, proiektua garatu du Getxoko EH Bilduk, Alangoko gasolindegiari erabilera emateko asmoz.


IRITZIAK

Helena Franco Ibarzabal | 2023-04-05 09:42:00

Pena handiz ikusten ari gara EAJ-k pikutara daramala Osakidetza.

Paul Laka | 2023-03-17 13:59:00

Duela hamar urte, salbuespenezko espetxe politikaren ondorioz hil zen Angel Figueroa Algortako presoa. Garai bertsuan, baina 1997an, bere amama Antonia Hernandez dispertsio politikak eraginda hil zen.

INSTAGRAM

Zahar egoitzetako langileak, borrokan!

Azken hogeita hamar urtetan ikusi dugu zelan joan den pribatizatzen zahar egoitzen esparrua. 90. hamarkadan Hego Euskal Herriko egoitzen %9 inguru zegoen enpresa pribatuen esku, eta gaur egun kontrara, egoitzen %9 inguru baino ez da guztiz publikoa. Izan ere, “publikotasunaren” atzean egoitzetako hainbat zerbitzu azpikontratatu egiten dira: sukaldea, garbiketa… Negozioa bilatu zuten ordurarte administrazioak kudeatzen zuen esparruan, eta ondo aurkitu ere.

Pribatizazioa ez da soilik etiketa bat, berarekin dakar langileen lan baldintzak okertzea, erabiltzaileei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea jaistea… Eta horregatik borrokan ikusi ditugu urte

luzez zahar egoitzetako langileak; sektore feminizatua izanik, hainbat eta hainbat emakume. Grebak, mobilizazioak… Lan berdina egiteagatik soldata berdina eskatuz, egoitzak publikoak izan behar direla eskatuz.

Getxoko egoera ez da bestelakoa: 75.629 biztanleko gure udalerrian, zeinetan 65 urtetik gorakoen kopurua %26,80-koa den, Udal egoitza publiko bakarra dugu, eta ez guztiz publikoa, lehen adierazi bezala. Jakina da gero eta biztanleria zaharragoa daukagula, eta joera da urte gutxi barru 65 urtetik gorako pertsonen ehunekoa handitzea. Prest egon behar dugu datorkigun erronkari aurre egiteko, pertsonak erdigunean jarriz eta zaintza sistema publikoa oinarri izanik.

Herri-programa 2023

Getxon bizi eta jolastu!

2023 martxoa EH Bildu Getxo aldizkaria