Maiatzeko osoko bilkuran mozioa aurkeztuko du EH Bilduk, Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrarekin galdeketa egitea proposatuz.
Asteburuan "Mendez-Nuñez" Espainiako armadako gerra-ontzia helduko da Getxora. EH Bildutik eskaera egin dugu Udaleko bozeramaile batzordea batzeko eta gerra-ontzia gure herrian ongi etorria ez dela adierazteko.
Getxoko Udalari proposatu diogu diru-laguntza lerro bat sortzea, galdara komunitarioak dituzten familien gas-fakturak 400-500 eurokoak izaten ari baitira.
Azken urteetan errepikatu diren auto pilaketak ekiditea da proposamenaren helburua. Udal Gobernuak momentuak ez du onartu EH Bilduren proposamena.
Azken osoko bilkuran argi ikusi dugu beste behin ere zein den Udal Gobernuaren jarrera inposatzailea. EH Bildutik lau proposamen aurkeztu genituen, eta oso anitzak izan ziren arren, lauren kontra bozkatu zuten EAJk eta PSEk:
1.- Uda ate jota daukagu eta beste urte batez kotxe pilaketak izateko arriskua dugu Azkorrin. EH Bildutik proposatu genuen autobus zerbitzua sortzea hutsik dagoen Ibarbengoako geltokiaren eta Azkorriren artean, baina EAJk eta PSEk kontra bozkatu zuten, inolako proposamenik aurkeztu gabe.
2.- Galdara komunitarioak dituzten familien faktura 500 eurotara iristen ari da. Errenta kontuan hartuta, diru-laguntzen lerro berezi bat sortzea proposatu genuen, beharra duten familiak laguntzeko. Udal Gobernua ere,
3.- Salsidu inguruko auzokideak oso kezkatuta daude HAPOk euren etxebizitzetan izan dezakeen eraginagatik. Udalari eskatu diogu eurekin batzeko, informazioa emateko, sentiberatasun eta enpatia apur bat izateko eurekin. Kasu honetan ere, ezezkoa.
4.- Pentsionisten Mugimenduaren aldarrikapenak osoko bilkurara eraman genituen, Elkarrekin Podemosekin batera. Hainbat eskaera zituzten: banka publikoa sortzea, 65 urtetik gorakoentzat erraztasunak banketxeetan eragiketak egiteko... Bada, EAJk, PSEk eta PPk kontra bozkatu zuten.
Gainera, bilkura honetan bertan ere Lope de Vega kaleko proiektuari aurkeztutako alegazioak atzera bota zituzten, eta horrek Romoko Nagusien Etxearen eraisteari atea ireki diezaioke. Maiatzaren 8an parte hartu herri-galdeketan!
Azkorri babesteko proposamena
2021 uztaila Getxoko EH Bildu aldizkaria
2021 martxoa Getxoko EH Bildu aldizkaria
EH Bilduren mugikortasun proposamena
Poz handiz ikusi genuen duela hilabete pasatxo Algortako gazte batzuek Gaztetxe berria okupatu zutela. Gazte espazioak aldarrikatzeko komunikazio kanpaina eta prozesu zabal eta parte hartzaile baten ondorioz, herriko gazteek espazio berri bat okupatu zuten.
Leo en las redes sociales del Ayuntamiento (convertidas en herramienta de propaganda del PNV, pero ese es otro cantar) que la alcaldesa se ha acercado a uno de los puestos de los presupuestos “participativos” (sic) para animar a la ciudadanía a participar. Y me surgen varias preguntas: