AKTUALITATEA


| 2025-09-24 08:35:00

Azken hamarkadetan argi geratu da zerbitzu publikoen pribatizazioak eta azpikontratazioak ondorio kaltegarriak ekarri dituztela, bai langileen baldintzetan, bai zerbitzuaren kalitatean, bai eta diru publikoaren erabileran ere. Pribatizazioaren ondorioz, diru publikoa enpresa pribatu gutxi batzuen esku uzten da, eta horrek aberastasunaren banaketa eta herritarren zerbitzuen kalitatea kaltetzen ditu.

Getxoko lorezaintza zerbitzuaren kasua horren adibide argia da. 2022ko martxoan esleitu zen kontratua 2026ko martxoan amaituko da, eta aukera dago urtebetez luzatzeko. Bitarte honetan hainbat gertakari nabarmen izan dira:

2024an, langileek 100 egun baino gehiagoko greba egin behar izan zuten beren eskubideak defendatzeko. Greba horretan lehenengo 90 egunetan udal gobernuak ez zuen inolako bitartekaritza lanik egin.

Zerbitzuaren kalitatea oso eskasa izan da eta enpresak zigorrak jaso ditu. 2025eko maiatzean eta ekainean zerbitzua ez emateagatik kanonaren fakturak zuzendu behar izan zituzten.

2025eko uztaileko batzordean, zerbitzuaren zinegotzi arduradunak aitortu zuen zerbitzua aztertzen ari zirela eta aukera gisa mahai gainean zeudela plegu berriak egitea edo munizipalizazioa abiatzea.

Hainbat aldiz eskatu dugu udal gobernuak azterketa integrala egin dezala: ea zerbitzuaren kudeaketa publikoa udalerriarentzat errentagarriagoa den ikuspegi ekonomikotik ez ezik, baita ikuspegi sozial, ingurumen eta kalitateko alorretan ere. 

Honegatik guztiagatik honako akordioa ontzat ematen du udal osoko bilkura honek: 

- Zerbitzua publifikatzeko asmoarekin udal gobernuak beharrezkoak diren azterketak egingo ditu, bideragarritasun azterketa ekonomikoak eta juridikoak barne. Azterketa ekonomikoak aberastasunaren banaketa, zerbitzuaren kalitatea aintzat hartuko ditu langileen lan baldintzat. Irizpide hauek kudeaketa ereduen konparaketan aintzat hartu behar baitira. 

- Zerbitzuaren publifikazioa eta berreskurapena aztertzeko eta bide egokienak erabakitzeko  alderdi guztien  ordezkariek  eta  sindikatu  guztien ordezkariek lan mahaia osatuko dute, beranduenez urriaren 31 baino lehen.

- Aipatu mahaiaren lanak eta aipatu azterketak urtebeteko epean bukatuta egon beharko dira, eta ondorioz eta hala badagokio publifizikazio egutegia ezarriko da.