Salsiduko auzokideei informazioa emateko eskaera egin dio EH Bilduk Udal Gobernuari


| 2022-04-08 12:00:00

EH Bilduk eskaera zuzena egin dio Getxoko Udal Gobernuari Salsiduko auzokideei informazioa eman diezaiela eskatuz. HAPOren aurrerapenean Salsidu inguruan aurreikusten diren hirigintza-planeamenduek kezka handia sortu dute bertako auzokideengan. Oraindik txosten horien dokumentazioa publikoa ez den arren, jakina da beste alderdi politiko batek informazioa filtratu duela eta hedabide batek kaleratu duela.


- Salsiduko auzokideek informazio hori jaso dute eta euren kezka adierazi dute, bertako planeamenduek euren etxebizitzetan eragin zuzena izan dezaketelako. Getxoko Udal Gobernua ez da harremanetan jarri Salsiduko auzokideekin HAPOren aurrerapen hau lantzerako orduan, eta, beraz, auzokideek jaso duten informazio bakarra momentuz filtrazio horren bitartez izan da.


- HAPOren onarpen prozedurak hurrengo hilabeteetan aurrera doan arren, Salsiduko auzokideek informazioa jaso behar dute lehenbailehen, bertan aurreikusten diren plangintzek eragin zuzena izan dezaketelako euren etxebizitza eta bizitzetan (esate baterako, euren eraikinetan inbertsioak egitea erabakitzen ari diren auzokideen kasuan). Udal Gobernuak aldez aurretik egin behar zuen ariketa hau: HAPO lantzeko auzo-bilerak antolatu, auzokideen ekarpenak jaso, eurekin batera aurrerapen-txostena osatu. Baina hori ez du egin, eta orain kezka eta ezjakintasuna da nagusi.


- Honegatik guztiagatik, EH Bildutik eskaera egin diogu Getxoko Udal Gobernuari lehenbailehen eta urgentziaz auzo-bilerak antolatu ditzala Salsidun, HAPOren aurrerapenaren berri emateko eta sektore horretan aurreikusten diren planeamendu guztiak azaltzeko. Eskaera hori ere Udaleko Lurralde Batzordean ere erregistratu du EH Bilduk, bertan Udal gobernuak azalpenak eman ditzan.