AKTUALITATEA


| 2024-09-25 07:24:00

Etxebizitzarako Eskubidearen 12/2023 Legeak bere 18.1.artikuluan adierazten du “eremu tentsionatuak” direla “biztanleriarentzat eskaintza urria izateko arrisku berezia duten eremuak, merkatuan sartzeko modua eta lurralde-beharra kontuan izanda”.

12/2023 Legearen arabera eremu tentsionatu baten sailkapena autonomia-erkidegoek eta udalek zehazten duten lurralde-eremuan aplikatzen da. Administrazio horiek dute eskumena eremu bat "gune tentsionatu" izendatzeko, legeak ezarritako irizpideei jarraituz.

Beraz, "gune tentsionatuaren" sailkapena lurralde-mailan aplikatzen da, autonomia-erkidegoen edo udalen erabakien arabera, etxebizitzaren tokiko merkatuaren errealitateetan oinarrituta.

Hala ere, lege honek ez dut xedatzen “tentsio eremuek” izan behar duten lurralde-hedadura, eta beraz, ez da behar bezala definitzen ze espazioa-eremu erabili behar den  eremu hori horrela izendatzeko irizpideak neurtzeko.

Honek, interpretazio anitzak sortzen ditu eta baita emaitza ekonomiko desberdinetara eramaten gaitu, eremu hau xedatzeko aplikatzen dugun irizpidearen araberakoak direlarik emaitzak.

EAEko eremu tentsionatuei buruzko txostenak eskaini duen zerrendatik kanpo geratu zen Getxo. Izan ere, Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren 2024ko otsaileko txostenean eremuak barrutien bitartez ezberdintzen ditu. Hala ere, 12/2023 legeak ez du xedatzen eremuak horrela banatu beharko litezkeenik, legeak “eremuak” aipatzen ditu baina ez du xedatzen nola edo ze irizpideren arabera sailkatu behar diren eremu hauek.

Barrutiek auzoak baino eremu zabalagoak hartzen dituzte, eta honek etxebizitza eta, orokorrean, bizi baldintza oso ezberdinak dituzte eremuak batzera behartzen gaitu. Beraz, errenta handiek gainerako biztanleen etxebizitza duina eskuratzeko eskubidea baldintzatzen dute.

Eremuak “barrutietan” banatu beharrean, modu eraginkorragoan antolatu daitezke, adibidez, arazo komun bat duten hainbat auzo biltzen dituena. Izan ere, erabiltzen den irizpidearen arabera emaitzak asko alda daitezke.

Adibideak jarrita baditugu kasu argiak zeinetan azaldutakoa ematen den. Algortan, 2. Barrutian errenta ezberdintasun handiak topatu ditzakegu, bate bestez 18.000 eurotan hasita 32.000 eurotara heltzen. Areeta Romo inguruan biak 3. Barrutian ditugula, aldea oraindik ere handiagoa da, 16.000 euroko batezbesteko errentatik 36.000 eurotara. Lehenengo barrutian antzekoa gertatzen da, 21.000 euroko batezbesteko errentatik 37.000 eurotara mugitzen garelarik.

Egiaztatu ahal izan dugu emaitzak nabarmen aldatzen direla aplikatzen den espazio-desagregazioaren mailaren arabera. Etxebizitza politiken azken helburua etxebizitza duina eta egokia eskuratzeko eskubidea bermatzea da, baina irizpide desegokiak erabiltzen badira ezinezkoa da helburuak betetzea eta biztanleek haien eskubideak egikaritu ditzaten politika publiko egokiak garatzea.

Getxoko udalak badauka eskumena egoera hau berrezartzeko, izan ere, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015eko legeak bere 10.artikuluan xedatzen du udalei dagozkiela beren titulartasuneko zuzkidura-bizitokien antolamendu, sustapen, kudeaketa, esleipen eta kontroleko eskumenak. Horrez gain, 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituenak, bere 25.2 artikuluan azaltzen du udalerriek eskumena dutela etxebizitzak sustatu eta kudeatzeko, eta arlo honetan, auzo-erkidegoaren beharrak betetzen lagundu dezaketen jarduera mota guztiak bultzatu eta nahi adina zerbitzu publiko egin ditzakete. Ondorioz, txostena ez dator bat Getxok bizi duen errealitate sozio-ekonomikoarekin.

Horregatik guztiagatik, honako akordio-proposamena egiten diogu Getxoko osoko bilkurari:

1.    Getxoko Udalak  udalerriko analisi berri bat egingo du, herri honek daukan egoerari erreparatuz, hau da, Getxok bizi duen errealitate sozio-ekonomikoa.

2.    Getxoko Udalak azterketa egingo du Berritzeko plan xehatua garatzeko, auzoaren egungo gabeziei erantzuteko eta irisgarritasuna sustatzeko.

3.    Getxoko Udalak 2025eko aurrekontutan diru partida bat gordeko da Berritze-plana gauzatzeko. Horretarako, beharrezkoak diren baliabideak esleituko dira, denbora-esparru bideragarri baten barruan eta gizartearentzako ahalik eta onura handienarekin inplementatzen dela ziurtatuko da.