Hirigintza arloa herritar guztien ahotan dago, eta ez, hain zuzen ere, ondo funtzionatzen duelako. Hainbat elkargo profesionalek eta era guztietako erabiltzaileek bat egiten dute kudeaketa hobetu behar dela arloak dituen atzerapen eta problemen aurrean. Gainera, ondorio nabarmenak baitituzte herritarren lanean eta, jakina, herriaren aurrerapenean. Getxo Bizkaia osoan ezaguna da gurean hirigintzan lizentzia edo baimena lortzea oztopoz beteriko prozesu luzea delako, luzeegia, batzuetan urtea gainditzen duena.
Oposizioak, oro har, eta udal talde honek, bereziki, behin eta berriz erakutsi du bere kezka arloaren egoeraren inguruan. Izan ere, arlo honen kudeaketak eta funtzionamenduak atzerapena du espedienteen tramitazioan, eta gainera, espediente horiek funtsezkoak dira gure herriaren garapenerako.
Indarrean dagoen hirigintza-lizentziei eta komunikatutako egintzei buruzko udal ordenantza ez da betetzen ari. Izan ere, ohikoa da gure herrian, indarrean dagoen ordenantzak finkatzen dituen hiru hilabeteak baino askoz ere epe luzeagoak itxaron behar izatea.
Azken gertakariek erakutsi dute prozedurak ez daudela argi, lehentasunak ez direla behar bezala ezartzen, kudeaketa hobetzeko adierazle egokiak ez daudela edota daturik ez direla aintzat hartzen.
Horregatik guztiagatik, ezinbestekoa da arazoen arrazoiak identifikatzea, izan daitezkeen konponbideak aztertzeko eta akatsak ezabatzeko. Gure herria dinamizatzeko eta behar bezala aurrera egiten dela kontrolatzeko gai izango den hirigintza zuzendaritza bat merezi du Getxok.
Honegatik guztiagatik, honako mozio proposamena aurkezten diogu Getxoko Osoko Bilkurari:
Getxoko Udalak hirigintza arloaren egoera, prozedurak, beharrak, bitartekoak eta eraginkortasun falta aztertuko duen auditoria bat enkargatuko du bidea zuzentzeko eta eraginkortasuna ezartzeko asmoarekin.
Egokia ikusten da ikuskaritza lana kanpoko enpresa batek egitea kanpoko ikuspuntu batek egon daitezkeen akatsak errezago ikus dezakeelako eta bestalde orain arte ikusi ez diren intenbideak plazaratu ditzakeelako.
Ondoren, auditoria horren emaitzak ikusita beharrezko neurriak hartzeko konpromisoa eskatzen dio osoko bilkura honek udal gobernu honi.