Urriko osoko bilkura antolatu da gaur Getxoko Udalean, eta bertan EH Bilduk hiru mozio proposamen eraman ditu bere eztabaida eta onarpenerako. Hiru horietatik bakarra onartu da, beste bien kontra EAJ-PSEren Udal Gobernuak kontra egin duelako.
Lehenik eta behin, EH Bilduk proposatu du Getxoko Udalak salatzea euskarak pairatzen ari duen oldarraldi judiziala, eta azaroaren 4an Euskalgintzaren Kontseiluak antolatu duen manifestazioarekin bat egitea. EAJk emendakin transakzionala aurkeztu du, EUDELen adierazpenarekin bat eginez, eta EH Bilduk ekarpenak onartzea erabaki du. Gauzak horrela, osoko bilkurak mozioa onartu du gehiengo absolutuarekin, EH Bildu eta EAJren aldeko botoekin. PP eta PSE aurka agertu dira eta Elkarrekin Podemos abstenitu da.
Bigarren mozioa Emisio Baxuko Eremuekin lotuta egon da. EH Bilduk proposatu du lehenbailehen Getxon halako eremuak izendatzea, 50.000 biztanletik gorako beste udalerri batzuek egin duten bezala. Elkarrekin Podemosek emendakin transakzionala aurkeztu du, auzokideen artean prozesu parte-hartzailea egitea proposatuz, eta EH Bilduk onartu egin du. Talde bien aldeko botoa bakarrik izan du proposamenak: EAJ eta PSEren Udal Gobernuak kontra bozkatu du eta PP abstenitu egin da.
EH Bilduren azken mozioak Getxolandiako eredua aldatu eta hobetzea proposatu du: leku estali batean antolatzeko aukera aztertzea, euskara ardatz izatea, egitaraua aberastea... Kasu honetan, Udal Gobernua ere kontra agertu da eta gure proposamena ez da onartu.