AKTUALITATEA


| 2022-02-10 10:37:00

Kutsadura atmosferikoak eragin kaltegarria egiten dio milaka pertsonen osasunari urtero gure udalerrietan. Egoera horren aurrean, botere publikoek jarduteko jarraibide eta protokoloak ezartzeko ardura dute  atmosferaren kutsadura puntuala edo etengabea gertatzen denean herritarrek ahalik eta babes-maila handiena izan dezaten.

2016ko kalkuluen arabera, mundu osoko hiri eta landa-eremuetako poluzio atmosferikoak 4,2 milioi heriotza goiztiar eragiten ditu urtero; heriotza-tasa hori 2,5 (PM2.5) materia partikulatuaren eraginpean egoteagatik gertatzen da, eta horrek gaixotasun kardiobaskularrak eta arnas eritasunak eragin ditzake, baita minbizia ere.

Aurretik aipatu bezala, Udal gobernuak badauka aukera protokoloak ezartzeko eta egoerari behar den bezala aurre egiteko:

Garraioan, elektrizitatea sortzeko metodo garbiak erabiltzea; hiriko garraio azkarra(hainbestetan osoko bilkura honetan entzun den herri busa), oinezkoentzako bideak eta bizikletentzako bideak lehenestea.

Hiri-plangintzan, eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzea.

Elektrizitate-sorkuntza, emisio gutxiko erregaien eta errekuntzarik gabeko energia berriztagarriko iturrien (eguzki-energia, energia eolikoa edo hidroelektrikoa) erabilera handitzea; beroa eta elektrizitatea batera sortzea; eta energia modu banatuan sortzea (adibidez, elektrizitatea sortzea, sare txikien eta eguzki-panelen bidez).

Udal hondakinen kudeaketa, hondakinak murriztu, bereizi, birziklatu eta berrerabili edo berregiteko estrategiak.

Aurreko guztiak proposatuak izan dira osoko bilkura honetan baina ez dira aurrera eraman. Gainera, gaur egun Getxon airea neurtzeko kabina bakarra daukagu eta adituek diotenez hiri kanpoaldean dagoen estazio bakarra izatea ez da nahikoa. Horregatik guztiagatik hurrengo erabaki proposamena daukagu:

Getxoko Udalak Eusko jaurlaritzari eskatzen dio, modu jarraiean airearen kalitatea ikuskatzen duten bi estazio kokatu ditzala Getxoko erdigunean, Algortako erdigunean eta Areetako erdigunean hain zuzen.