Euskal Ereduaren planteamenduak ez dio horri erantzuten lidergo berriak behar ditugula diogunean ez gara ari planteamendu alderdikoi batez, denbora falta da hauteskundeetarako eta ez gaitezen kanpaina elektoral permanente batean murgildu. Ziurgabetasun handia dago eta erronkak oso potoloak daude aurrea, horregatik euskal ereduaren planteamenduak herri erronka bati erantzuten dio.
Diagnostikoa da ez gaudela bide onean, inertziak agortu direla eta z dugula azken hamarraldian gaitasun estrategikorik izan gertatzen ari ziren tendentziak aztertu eta herri hau etorkizunera begira jartzeko. Gizarteratu da segurtasun sentsazio faltsu bat eta horrek ekidin du ariketa serio bat egitea.
Denok jarri behar gara aurrera begira eta planteatu behar dugu zoru komun bat. Herri adierazle nagusiak aztertuz gero bai dimentsio sozioekonomikoan zien kulturalean ura galtzen ari gara eta iraganean hain arrakastatsua zen euskal eredua lausotu dela. Zein erronka ditugun aztertu eta hauei zelan erantzun planteatu behar dugu.
Lidergo ereduaz ari gara pertsona eta alderdiez baino gehiago. Badago politika konbentzionalaren agorpen bat eta honek eskatzen du beste eredu bat, kooperazioaren bidetik jotzea. Eskala lokalean, munizipalistan, EH Bilduk gobernatzen duen udaletan ikusi da gauzak egiteko beste modu bat dagoela, erakundeen ateak irekitzea da gauza bat eta bestea kooperatzea, elkarrekintza bideak irekitzea eta gari honek halako ereduak garatzea eskatuko du.
Hezkuntza akordioaren adibidea hor dago. Akordio politiko bat erdietsi da parlamentuan eta nahi badugu hori zabaldu hezkuntza komunitatea beharko dugu; ez da aski alderdien adostasun batekin, orain deliberazio espazio bat eraiki behar dugu eta hezkuntza komunitateak parte hartzea bermatu.
Bestea litzateke gogoeta bat egitea aldaketa klimatikoaren inguruan. Gaur hartuko diren erabakiek etorkizuna baldintzatuko dute goitik behera. Klimaren krisiaren aurrean eta gertatzen ari den trantsizio energetikoaren aurrean nola helduko saio? Bi multinazionalen esku jarriz estrategia hau edo deliberazio espazioak irekiz?
Hau lehen mailako erronka demokratikoa da: orain dagoen planteamendu delako, bai energia berriztagarriak behar dira eta emisioak murriztu behar dira, baina herriek galtzen dute eta bitartean, multinazional handiek, Iberdrola kasu, inoizko mozkin handienak irabazten ari dira pobretzen ari den gizarte baten kontura. Trantsizio hau demokratikoa eta justua izan behar da eta energiaren merkatuan interbenitu. Nahi baldin bazaio erronka honi egungo joko arauen baitan erantzun, pobretze batera eta, industria fosilistaren interesak bermatuz, katastrofe batera goaz zuenean. Sektore publikoak interbentzio publiko bat garatu behar du eta herritarrak erabakien parte bilakatu.
Planetaren muga fisikoekin talkan, inoizko desberdintasun sozialik handienak sortzen ari gara, aberastasunaren metaketa are handiago bat eta bukatzen ari da erregai fosil merke ugarien garaia. Denbora da hau esaten ari direla zientifikoek. Guk hitz egin dugu eragileekin, agente ezberdinekin eta ados gaude ez gaudela ondo, ez dugula asmatu erronkei aurre egiten.
Euskla Heriak badu enpresak egiteko beste eredu bat, ekonomia soziala, funtsezkoa izango dena etorkizunera begira. Baina hori ez dugu esportatzen. Atzerriko kapital finantzarioa ari da enpresak erosten herri honetan eta galtzen enpresa egiteko eredu hori, enpresa bat ez dena saltzen, epe luzeko iraunkorra dena, langileen parte hartzea eta erabakiak bilatzen dituena eta enpresa bat atxikimendua duena bere ingurua eta herriarekiko.
Euskaltel, Gamesa… sektore teknologikoan nola geundeke halako enpresak bertan errotuta baleude eta sektore publikoak posizionamendua izango balu bertan… Garaik asko korapilatu litezke eta ebidentea da orain arte bezala ezin dela jarraitu, gauza asko mahai gainean jartzeko garaia da eta alderdiak koziente dira horretaz.
Menpekotasun energetiko latza dugu eta Clusterrak aurkeztu baino hemen dugun arazoa azaltzen hasi eta dugun burujabetasun falta nabarmendu beharko genuke, herritarri egia esan eta ez mozorrotzen errealitatea. Erronka potoloak dira baina hasiko bagina politika beste era batera egiten herri honek badu gaitasuna horiei erantzuna emateko.