Arnaldo Otegi: Gu ez gaude zarata ateratzeko, baizik eta eraginkorrak izateko.


2023-09-05
Espainiar Hauteskundeak
Guk beti diogu EH Bildu desberdina dela: baditugu idealak eta printzipioak eta badu zerikusia horrekin. Politika konbentzionalean uste dute gauza bat esatea eta bestea egitea bidezkoa dela, horregatik aldentzen ari da jendea politikatik.
Gu oso gauza gutxi esaten ari gara, zarata gutxi eta lan asko egin behar delako. Guk inbestiduraren aldeko apustua egiten dugu. Batzuk uste dute hori esateak negoziazio marjina kentzen digula. Gu ez gaude zarata ateratzeko, baizik eta eraginkorrak izateko. 
 
Dena den zaila da, termino sozialetan badagoelako bloke bat ezkerrekoa, non EAJ eta Junts ba arazo gehiago izan ditzaketen. Bestetik lurraldetasunaren eztabaida ireki daiteke eta hori positiboa da.
 
ERC eta Junts
Sendotasuna esaten denarekin neurtzen da baina gero esaten dena eta egiten denaren artean amildegi bat sortzen da. Gu ez gara horretan sartzen. Gero sare sozialen fenomenoa ere badago. Guretzat legislatura honetan Euskal herria nazio gisa errekonozitu behar da eta lurraldetasunaren afera ireki behar da, baina ez gara zarataren dinamikan sartuko, praktikoak izan nahi dugu eta ez gara hau errepikatzen egongo, eraginkorrak izan nahi dugu.
 
Urte luzez egon gara negoziaketetan eta badakigu nola egiten diren gauzak, benetako negoziazioek ez dute argazkirik, eta halakoak ematen direnean arazoak sortzen dira. Esaten da Puigdemonts-en eskuan dago legislatura, bai eta EH Bildurenean eta ERCrenean eta Sumarrenean… blokearen eskuetan dago, eta blokeak sekulako kanpaina jaso du kontran eskuinaren aldetik. Hala ere aurrera egiteko aukera du eta horrek aukera ematen du orain baino gauza ausartagoak izateko. Eta herri honek ezin du aukera hori galdu, aurrera urratsak emateko aukerak egon daitezke termino nazionaletan. Herri honek ezin du negoziatu estatuarekin alderdi ikuspuntu batetik, nazio ikuspuntu batetik egin behar du.
 
Herri honek mende eta erdi darama gauza beraren inguruan hitz egiten, lurraldetasuna, nazioa, erabakitzeko eskubidea… bide honetan proposamen ugari egon dira eta azkena Maddalen Iriartek gidatuta oinarri eta printzipioen adostasun bat egin zen Eusko Legebiltzarrean. Espainiar Estatuan konstituzioa Auzitegi Konstituzionalak interpretatzen du. Gu proposamen bateratu baten aldekoak gara. Urkulluk dio hori espainiar gorteetan eztabaidatu behar dela. Lehenik jarri beharko dugu mahai gainean zer defendatuko dugun guk ezta? Edo alderdi bakoitzak berea? Egin dezagun proposamen bateratu bat eta euskaldunok defendatu dezagun ahalik eta ahots gehien batuta Euskal Herria nazio bat dela, zazpi probintziaz eratuta dagoela eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela, baita burujabetza maila altuena lortzeko ere aurrean dituen erronkei aurre egiteko.
 
URKULLUREN GOBERNUA
Zu gobernuburu bat zara eta arazoak dituzu horretaz hitz egin beharrean zergatik daude une oro EH Bilduren inguruan hizketaz? Gu gureaz ari gara gure proposamen eta ideiekin, zergatik ez dute gutaz hitz egiteari uzten ?
 
EAEko HAUTESKUNDEAK
Garrantzitsuena guretzat ez da nork gidatuko duen baizik eta zer eskainiko dugun, beraz orain programarekin lanean ari gara. Horretan gaude, gobernu programa bat osatzen eta asteburuan EH Bairekin batuko gara kurtsoari hasiera emateko.
Jendeak erabakiko du zer emaitza lortzen diren, gauzak oso azkar mugitzen ari dira, gertatzen ari dira aldaketak, gerta daitezke hainbat gauzak, gu errespetu handiarekin erreparatzen diogu herriari, gu orain gorantz goaz eta haiek beherantz baina nork esaten du hori mantenduko denik? Hala ere kontuan izan, gu sirimiria gara eta helduko gara.
 
Datorren artean erabakiko dugu nor den gure hautagaia, berez denbora daukagu gauzak aurreratzen ez badira. Espekulazioa irekita dago, baina nik lasai egoteko esaten diot jendeari, sekulako ekipoa dugu, autonomikoak oso garrantzitsuak dira baina ez dira hil ala bizikoak, beraz jakin behar da zer esparrutan ematen duen bakoitzak gehien. Uste dut urte interesgarria izango dela hau.