Osakidetza
Aurreikuspen lan bat egin behar da, ez “partxeo” bat, eta ikusi behar da zenbat mediku behar ditugun hurrengo urteetan. Ezin da osasungintza publikoa pribatizatu horrek arrisku izugarriak ekarriko dituelako, bi mailako gizarte bat sortuz: ordaindu dezakeena eta ezin duena. Osasun eskubidea murriztu nahi dute eta hori ezin liteke izan. Sagarduik egin duena da berbalizatu orain arte egiten ari zirena, PAC-ak ixten ari dira, kontsultak, ez dira medikuak ordezkatzen, 45 pertsona baino gehiago ari dira ikusten egunean...
Zergatik medikuek ez duten lehen arretan lan egin nahi? Kolapsoan dagoelako eta egoera oso tenkatuan lan egiten dutelako. Osasuna sustatzeko oso garrantzitsua da medikuak bere lanaren kontrola izatea. Batzuk aipatzen dute jateko gauzak direla jendeari inporta zaizkionak baina jateko auziak dira ere ea medikuak behar ditugun edo ez, trantsizio ekologikoari zelan aurre egin,.. eta ez ditugu tresnak hori kudeatzeko
Aurrekontuak
Gobernu honek, batetik, marketina egiteaz aparte, ezin du aurrekontuak historikoak izango direla saldu hemendik eta aurrekontu horiek eman arte zer gertatuko den jakitea ezinezkoa denean. Urtero aurrekontuak historikoak izango direla esateak ez du zentzurik. Fiskalitatearen eztabaida ireki behar da.
Herritarrek zer behar dutenaren baitan negoziatuko dugu guk, zer behar duten eta nola babestu behar ditugun. Mundu guztian ari dira fiskalitatea aztertzen eta hemen ere egin behar da. Hezkuntza akordioa garatu denean egindako ariketa oso interesgarria izan da eta hortik etorri da akordio handi bat. Herri honentzako estrategikoak diren gaien inguruan beste horrenbeste egin beharko genuke. Herri eta estatu bezala pentsatu behar dugu.
Akordioaren inguruan ikusten duguna da oinarri eta printzipio horiek garatu behar ditugula eta badakigu badaudela akordioari kritikak egin dizkioten sektoreak eta gu saiatu behar gara haiek egindako ekarpenak legera ekartzen.
Mercedes
Ardura handiz jarraitzen ari gara automobilgintzaren industria. Oso pro-aktiboak izan gara, ikuspegi ekonomiko batetik ehun hori indartsu egotea garrantzitsua dela uste dugulako. Bai ekonomiari begira bai trantsizio ekologikoari begira.
Nik uste momentu hauetan gertatzen dela askotan gertatzen den berdina: enpresak inbertsioa egingo duela adierazi, inbertsio hori balioan jarri, baina langileen eskubideen aurka eginez. Arduraz jokatzeak ere badakar langileen eskubideak errespetatzea. Bermatu behar dugu kalitatezko enplegua. Euskal Herriak tamainako arazoak ditu eta horietako bat kalitatezko enplegua da. Hitz egin dezakegu demografiaz edota beste hainbat kontuei buruz. Nik ulertzen dut langileek baldintza duinak behar dituztela eta ezin daitekeena da halako inbertsio bat egiten den aldiro pisu guztia langileen gainean jarri.
Oso enpresa konkretuak aipatu dizkidazu errotu ez direnak, batzuk diru publikoz lagundu genituenak eta gero funtsetara saldu ditugunak, esaterako. Ni atzo makina-erramintako azokan egon nintzen eta harro atera nintzen, topatu nuelako hemen errotuta eta konprometituta dauden hainbat enpresa, punteroak, eta lan egiteko beste eredu batekin dihardutenak.
Jokoa
Gaia oso konplexua da. Edozein kasutan EH Bilduk behin eta berriro erakutsi du jokoa sustatzearen alde ez dugula inondik inora egingo, jarrera murriztailea izan behar dugu eta berme neurriak hartu behar dira enpresa horiekiko. Ikusi besterik ez dago zer nolako adikzioak sortzen dituen. Gu beti egongo gara gure eskumenen baitan jendea babesteko politikak bultzatzen.