"Hau ez da korrupzioa baina bai lagunkeria eta halako kasuak oso hedatuta daude"


2023-03-02
Unai Urruzunoren elkarrizketa Euskadi Irratian
 
Euskararen kontrako erasoak
Azpimarratuko nituzke bi kontu: daukagun autogobernu mailaren erakusgarria dela esango nuke, eta beste batetik, bagaude ofentsiba politiko eta judizial baten aurrena, hau ez delako sententzia bat, neurri bat da laguntzera datorrena herri oso baten hizkuntza eskubideak auzitan jartzera, ez dira epaile horiek ari herritarren eskubide berdintasuna iparrorratz izanik baizik eta ideologia hutsaren arabera. Hemen egiturazko kontu bat dago, herri honetan askok diotenaren kontra ez gaude gizarte elebidun batean baizik eta diglosikoan eta askok nahi dute horretan eragin eta hori mantendu.
 
Euskararen kontrako ofentsiba politiko oso bat dago eta horrek beste esparru batzuetan lan egitera eraman beharko gintuzke.
 
Euskal espetxeetan bi heriotz, 48 ordutan
Uste dugu hau tragedia bat dela euskal espetxeetan heriotza bi egotea, Zaballak erakutsi digu aurretik hilkortasun tasa handia duela eta guk dei egiten dugu et agure ekarpena egiteko prest gaude halako kontuetan hartu beharreko erabakietan parte hartzeko. Uste dugu guk eskumena eskuratu genuen unean inflexio puntu bat markatu behar zela, horrek aukera ematen du espetxe ereduaz bere osotasunean hausnartzeko eta beste eredu batera jotzeko, justizia restauratiboa erdigunean jarri, punitibismoa baztertuz joan eta orain arte egon ez garen egoera hau probestea 21. Mendeko espetxe politika izan behar dena garatzeko.
 
Jaurlaritzaren urratsak arlo horretan
Uste dugu epea laburra dela halako ebaluazio bat egiteko, uste dugu bai egon behar direla mahai gainean benetako planak eta goiz dela halako baieztapen bat egiteko.
 
Martxoak 8 jai egun?
Hau okurrentzia batetik atera da, burua altxatzeko beharra duen batetik, ez mugimendu feministaren hausnarketa batetik, halako proposamenak egiteko subjektu legitimatu gisa ulertzen dudala, beste toki batetik atera da eta ez dugu inolako zentzurekin ikusten, mugimendu feministak edukiz bete nahi izan du efemeride hau, eta halako iragarpenek egiten dutena da edukiak eklipsatu, guztiok ari gara ea jai eguna izan behar den edo ez eztabaidatzen eta ez benetan dauden arazoetaz ezta?
 
Ate birakariak
De Miguel ustelkeria da, hau ez. Gauzak diren moduan, baina hori agertu zenean guk ustelkeriaren bulegoa planteatu genuen eta kontra bozkatu zuten EAJ eta PSE-EEk beti egiten duten bezala, eta arrazoia zen bagenituela nahiko erraminta halako kontuak detektatzeko. Hau ez da korrupzioa baina bai lagunkeria eta halako kasuak oso hedatuta daude, eta ilegala ez izan arren bada praktika ezegoki bat eta gainera oso hedatuta dagoena Gobernu honen baitan. Gardentasuna ez da haien ikur bat, orduan ez baldin badira gai bere kideak izan direnak sektore publikotik pribatura egiten duten igarobidea kontrolatzeko… ba hortik haratagoko kasuak erakusten dute badagoela kondeszendentzia bat.
 
Hemen badago kode etiko bat. Ardura publiko bat bete ondoren ardura pribatura pasatzean, kontrolatu behar dela publikotik pribatura egiten den salto hori, bi urteko fase bat dago, inolako biziorik ez egoteko aurrean izandako kargu edo lanpostuarekin. Horrek ez du esan nahi zaudenik behartuta bi urtetako epe hori mantentzera, baldin eta nolako harremana izango duzun lan pribatuan egingo duzun lanarekin eta publikoan egindakoarekin. Hemen asuntoa da badagoela 6 milioiko kontratu bat enpresa berak administrazioarekin negoziatua, hori hor dago, ez dugu esango zer den… baina azalpenak uste dute behar ditugula.
 
Aberri eguna
Guk badaramagu denbora esaten, behar bada gatazka nazionalaren baitan bada apaltze bat eta uste dugu behar dela bulkada bat behar dela nazio identitatearen baitan, baina bestalde garai neoliberal hauetan eta bizi dugun egoera ezegonkor hauetan, kontzeptu bat baldin badago lehian eliteen eta herritarren artean hori burujabetza da, erdigunean kokatu behar dugu ditugun erronka potolo hauei erronka horiei ahalik eta hobekien erantzuteko.