Euskal Eredua eta Lidergo Berriak
Nik uste dut gauza dezente egiten ari garela, 30ean esan genuena da: gure ustez herri honetan herri honen gehiengoak beste politika publiko batzuen aldeko apustuak egiten ditu beste eredu baten aldekoak guretzat herri hau politika publikoek egiten dutena baino ezkerrekoagoa, feministagoa, subiranistagoa... da. Orain egin behar dena da, gehiengo hori, zentzu arrunt kolektibo hori, politika publikoetara eramatea. Guretzat garrantzitsuena ez da siglak batzea baizik eta beste politika publiko batzuen alde gehiengo zabal hori ordezkatzea, bai alor sozialean zein nazionalean.
Nondik zabaldu espazio politikoa?
Nik uste dut, garai honetako zeinu bat dela siglen inguruko eta alderdien inguruko nolabaiteko metaketek ez dutela funtzionatzen termino sozialetan. Hiru aspektu konkretu kontuan hartu beharrekoak: jendea desapegatzen ari da politikatik, guri gutxiago gertatzen zaigu baina ez gara horregatik lasai gelditzen. Hori arriskutsua da oraingo testuinguru historikoan.
Gu ez gaude inor kendu eta guk jartzeko. Gu gaude uste dugulako dugula programa politiko bat herri honentzako hobea dela. Eta nondik? Bata abstentziotik eta gero bi esparru nahiko zabalak direnak_ bata da abertzale ikuspuntutik ikusten dutenak nonbait beste alderdi batzuetan anbizio nazionala mugatuta dagoela
Bestea, ezkerreko ikuspuntu batetik. Egon dira esperientzia batzuk indarra galtzen ari direnak eta espektakulu batzuk ez dute asko laguntzen ere ez horretan beraz badaude aukerak eraikitzeko herri proiektu bat, sigletatik harago, ahalbidetuko duena herri feministago, bat burujabeago bat... eta hori jendea seduzituz, jendea konbentzituz, alternatibak badaudela ez?
EBko jende tradizional baten babesa
Niretzat ezkerrak badu arazo bat, ez Euskal Herrian baizik eta Europa edo munduko eskalan, edo asko, eta horietako bat da eskola politikoan oso ondo ikasi zuela zatiketa eta kenketaren ariketa egiten. uk EH Bildun gehitzen eta biderkatzen ikasi dugu, hori izan behar da gure xedea, gehiago izan behar gara eta gainera fronte ahalik eta zabalenak osatu behar ditugu autoritarismoa aurre egin eta jendeari esperantza emateko egin daitezke gauzak beste era batera, eta horregatik datozen hilabetetan beste hainbat sektorerekin ikusiko gaituzue baina ez siglak batzeko baizik eta politika zabalak bultzatzeko: gure ardatza argia da: eskala nazional euskalduna, burujabetza, eta subiranotasuna.
Euskal Herrian autodeterminazioa onartzen duten ezkerreko sektoreekin lan egiteko aukera irekitzen dugu, eta poza ematen digu gauza batengatik, sektore guzti horiek eboluzio bat egin dutelako pentsatzera ezker eraldatzaile bat Euskal Herrian bertan egon behar dela sustraituta, eta autodeterminazio eskubidea izan behar duela. Autoritarismoa indartzen ari den testuinguru honetan, fronte ahalik eta zabalenak zabaldu behar dira.
Akordioak eta Estatu Itunak
Toki guztietan mundu guztiarekin salbu eskumarekin. Zergatik hitz egiten dugu estatu itunen inguruan, hemen Euskal Herrian ere Madrilera jotzen da estatu itunen inguruan hitz egiterakoan, Euskal Herria estatua ez bada ere estatu itunak egin daitezke guk euskal estatu itunak behar ditugu, funtsak herri hau erosten ari dira, trantsizio energetikoa egin behar da, inteligentzia artifiziala, iraultza digitala, ehun industriala... ahaztu siglak eta goazen akordioak bilatzera.
Posible dugu gure artean adostasun estrategikoak eraikitzea? Herri honen etorkizuna dugu jokoan, diogunean siglak ahaztea galdera da; posible dugu herri bezala erabakiak hartzea? Hausnartzea? Estatu bat izan behar gara hori egiteko edo posible dugu gaurdanik nazio ikuspegiarekin, herri hau ukatua eta desbertebratuta egon arren, akordioak lortzeko?
Zedarriak
Nik uste dut egindako txostenak bi atal dituela, bata diagnostikoa da eta, da, herri honek hainbat alorretan lidergoa galdu duela, eta hori agerikoa da. Jaurlaritza eta, asko haserretu dira ez diolako oposizioak egiten kritika baizik eta haien arlotik datorren enpresari talde batek.
Guk diagnostikoarekin ados gaude, beste gauza bat da zein errezeta planteatzen den eta hor politika erabat neoliberalak planteatzen dituzte. Norbaitek uste badu, berdintasun puntu batekin dinamika ero baten baitan jarraitu daitekeela, planeta arriskuan jarriz, aberastasuna esku gutxitan banatuz... uste duenak horrek gure herria salbatuko duela... oso erratuta dago.