Zuzendaritza politikoen bilkura batekin abiatu dute ikasturte politikoa EH Bilduk eta EH Baik


2023-09-09

EH Baiko eta EH Bilduko zuzendaritza politikoek bilera egin dute, gaur goizean, Hiriburun (Lapurdi), ikasturte politikoari hasiera emateko. Bilkuraren atsedenaldian, Nikolas Blainek (EH Bai) eta Arnaldo Otegik (EH Bildu) agerraldia egin dute hedabideen aurrean.