AKTUALITATEA

| 2024-08-27

Emergentziak Erakunde Sanitario Integratua bi eremu nagusitan banatua eta kudeatua dago. Alde batetik kudeaketa publikoa duen eremua, anbulantzia medikalizatuak eta koordinazio zentroak kudeatzen dituena; bertan ere bi anbulantzia medikalizatu baditugu pribatizatuta. Eta, bestetik, anbulantzia erizaindunak eta oinarrizkoak mugitzen dituen eremua, kudeaketa pribatizatuta dutenak, nahiz eta ardura Osasun Sailarena izan. Baina bai eremu batean eta zein bestean gertakariak gero eta larriagoak dira eta udara hau bereziki larria izan da, aurreikusten zen bezala, Emergentziak ESIko langileentzat eta zerbitzuaren beharra izan duten herritarrentzat.

EH Bilduk urteetan Legebiltzarrean mahai gainean jarri du Emergentziak-en egoera kaxkarra eta horrek ekarriko zituen ondorioak. “Zoritxarrez, azken urteotan EAEko herritarrak pairatzen ari dira ondorioak. Indarrean dagoen kudeaketa ereduari aurre egiteko ere hainbat proposamen egin izan ditugu, baina orain arte EAJ eta PSE-EEk uko egin diote kudeaketa eredu hori aldatzeari”, nabarmendu du Uberak.

Urteetan, ikusi dugu: etengabeko kudeaketa zuzendaritzaren aldaketa, gogoratu pandemian Jon Sanchezekin zer gertatu zen, gero ondorengo zuzendariaren dimisioa, orain Elgoibarko alkate izandakoa gerentzian. Baina inolako estrategia eta proiektu gabe jarraitzen dugu. Gogoratu, Osasun Sailak egin zuen saiakera 3 zentro koordinatzaileak baten elkartzeko (2018an); langileen karteldegiak ez dira hiru hilabeteetarako egiten eta langileek ez dituzte ezagutzen azken momentu arte, horrek suposatzen duen guztiarekin; koordinazio zentroetan historia klinikoa behar bezala kudeatzeko sistemak egokitu gabe; formazio gabe; pazientearen segurtasun klinikorako protokoloak aplikatu gabe eta abar. Eta horri gehitu behar zaio, azken urtean hartu diren erabakiak koordinazio zentroetatik medikuak murrizteko, edo anbulantziak mediku gabe aritzeko, edota, kontratazio pribatua duten anbulantzietan, anbulantziak zerbitzuz kanpo uzteko, erizain gabe uzteko, Osakidetzako errekurtsoak enpresa pribatuaren zerbitzura uzteko eta abar.

Guzti horren ondorioa eta adibidea izan da udara. Egoera oso larriak jaso dira. Adibidez:

-Araban, ekainean koordinazio zentroan 8 gau mediku gabe. Egunez, lau egun. Uztailean: 9 gau. Eta abuztuan 17 gau mediku gabe gauetan.

-Abuztuak 22an: Laudioko anbulantzia medikalizatua (SVA): Gaueko txanda medikurik gabe. Miokardioko infartu akutua Laudioko EAGan, bertako medikuak SVA eskatzen du, eta Laudioko erizaindun anbulantzia bidaltzen dute. Liskarra sortzen da EAGko medikuaren eta zentro koordinatzaileko medikuarekin, azkenean Bilboko SVA joaten da, denbora menpeko patologia batean. BBGa gertatzen da Laudion,  Uriosteko SVA ateratzen dute, gero Bilboko SVA libratzen da, azkenean 40 minutu baino gehiago pazientearengana iristeko, azkenean pazientea hil egiten da 3 ordutara.

-Bizkaian: Abuztuak 17 Ondarruko jaiak eta anbulantzia gabe. Lekeition bi infartu hilda. Bata Gernikako anbulantzia mediku gabe dagoen egun batean. Helikopteroa bidali zuten. Bestea, erizainarekin egin zuten trasladoa eta bidean geratu zen, gauean ez dago helikopterorik.

-Bizkaian hainbat txanda herrialde osorako mediku bakarrarekin koordinazio zentroan. Adibidez, uztailak 1ean 3 lurraldeetarako gauez mediku bakarra.

-Gipuzkoan egoera ez da hobea. Oso ohikoa bilakatu da, eta normalizatu da Oñati/Arrasateko anbulantzia medikalizatua mediku gabe egotea. Uztailak 28an:  SVA Oñati:  Eguneko txanda medikurik gabe. Erditze goiztiarra, BBGan ateratzen da. Elgoibarko SVA okupatuta. Langraizeko SVA bidaltzen da (40 minutu baino gehiago). Bitartean ospitalera eramaten da haurra. Azkenean hil egiten da.  BBGa Elgoibarren, SVA Elgoibar okupatuta, SVA Oñati joaten da erizainduna. SVA Elgoibar libratutakoan joaten da, pazientea hil egiten da.

- 11/08/2024: SVA Oñati:  Gaueko txanda medikurik gabe. Arrasaten status epileptiko bat 20 minutu konbultsionatzen egon zen SVA Elgoibar iritsi arte.

Kudeaketa Pribatuko anbulantzietan egoera ez da hobea izan: oso ohikoa bilakatu da, erizaindun anbulantziak erizain gabe daudelako, zerbitzuz kanpo izatea: Markina, Trapaga, Igorre, Bakio, Durango, Urduliz, Karrantza, Bilboko erizainduna eta abar. Eta ez da erizainik ez dagoelako; baizik eta bajak ez dituztelako kubritu nahi.

“Emergentziak-en kudeaketa zuzendaritza dauden zuloak estaltzeko gai ez izateaz gain, osasun langileak egoera horiei aurre egin beharrean aurkitzen direnean, ez dituzte kudeaketa zuzendaritzaren aldetik protokolo egokirik jasotzen, ezta inolako segurtasun juridiko ezta klinikorik ere. Beraz, langileak egoera horretan aurkitzen badira, pentsa herritarrak nola aurkitzen diren”, adierazi du Uberak.

Horregatik guztiarengatik sailburuaren agerraldia eskatzen dugu, tartean egon baitaude aintzat hartu beharreko elementu edo neurriak, besteren artean orain arteko kudeaketa ereduaren aldaketa nabarmena, kudeatzaileena barne.