AKTUALITATEA

| 2023-06-12

Posta bidezko botoa

Uztailaren 23an hauteslekuetara joan ezin duten herritarrentzat:

  1. Maiatzaren 30etik uztailaren 13ra arte, posta-bulegoan eskaera orria eskatu, bete eta entregatu (jar ezazu zure harremanetarako telefonoa). Modu presentzialean edo digitalean egin dezakezu. Ez ahaztu NANa.
  2. Uztailaren 3tik uztailaren 16ra, beranduenez, aukeratutako helbidean (gogoan izan oporretan egongo zaren helbidea jar dezakezula, betiere Espainiako Estatuan bada, eta uztailaren 3tik aurrera bertan bazaude) edo posta-bulegoan beharrezko dokumentazioa jasoko duzu: botoaren gutun-azala, boto papera, erroldako ziurtagiria eta bidalketa osoa egiteko gutun-azala.
  3. Bozkatzerakoan, gutun-azal bakoitzean, dagokion erakundearen botoa sartu eta ongi itxi. Behin gutun-azalak prest dituzula, sar itzazu bidalketa egiteko gutun-azalean, erroldako ziurtagiriarekin batera.
  4. Bidalketa uztailaren 19an egin behar duzu beranduenez, posta ziurtatu bidez (ez ahaztu Nortasun Agiria).

 

Posta bidezko botoa ahalorde bidez

Osasun-arrazoiengatik posta bidezko botoa eskatu ezin duten herritarrentzat:

  1. Notarioaren zerbitzua doakoa da.
  2. Mediku-ziurtagiria beharrezkoa izango da: medikuaren izena eta zigilu profesionala, gaixoaren datuak eta ezintasunaren arrazoiak eta egite-data.