AKTUALITATEA

Ekonomia | 2025-06-10

Pernando Barrena EH Bilduko europarlamentariak prentsaurreko bateratu batean parte hartu du, Eskirotzen BSH enpresaren itxiera salatzeko Enpresa Batzordeko kideei harrera egin ostean. «Langileekiko elkartasun osoa adierazi nahi dugu, beren lanpostuen defentsan, deslokalizazio kasu argi batean, non enpresak langileekiko eta lurraldearekiko dituen betebehar sozialak erabat ahazten diren», gaineratu du.

Europarlamentariaren hitzetan, «beste behin ere ahalmenik gabe aurkitzen gara galeretan inoiz sartu ez den eta Nafarroatik, eta ziurrenik Europar Batasunetik, alde egitea erabakita zuen enpresaren deslokalizazioaren aurrean; zenbakiek onura gehiago eskaintzen dituzten beste toki baten bila». «Halaber, Nafarroako Gobernuak eta Europako Batzordeak itxiera-epeetan malgutasuna aurkitzeko eta enpleguari jarraipena emango dioten alternatiba industrialak gauzatu ahal izateko har ditzaketen neurriei gure babesa adierazi nahi diegu», bukatu du.