AKTUALITATEA

| 2024-02-11

Pernando Barrena Arza, legealdi honetan ezker independentistaren eurodiputatu izan dena, datozen ekainaren 9an egingo duen Europako Parlamenturako hauteskundeetan EH Bilduren zerrendaburua izatea proposatuko die oinarriei Hegoaldeko Mahai Politikoak.

Pernando Barrena Arza (Berriozar, 1965), esan bezala, Europako Parlamentuko diputatua izan da legealdi honetan. The Left (Ezkerra) talde parlamentariaren barruan aritu da lanean, bereziki askatasun zibilak eta migrazioak gaietan; Kurdistan, Sahara eta Catalunya intergrupoetako kide ere izan da. Eurodiputatu gisa, Europako Aliantza Librea alderdiko kide ere izan da.

Ibilbide luzeko militantzia egin du ezker independentistan Barrenak, eta liburuen edizioaren munduan aritua da ere. Goi-mailako teknikaria da Nazioarteko Merkataritzan, eta graduatua Nazioarteko Harremanetan. Nafarroako Parlamentuko parlamentaria izana da. Egun, EH Bilduren Mahai Politikoko kidea da.