AKTUALITATEA

Ekonomia | 2026-09-22

Nafarroako Lehendakaritzarako, foru aldundietarako eta Hego Euskal Herriko hiriburuetako alkatetzetarako hautagaitzak aurkezteko EH Bilduk zabaldutako epea amaituta, eta herrialdeetako zuzendaritzek eta hiriburuetako zuzendaritzek proposatutakoak baino ez direnez aurkeztu, hauek izango dira militantziak irailaren 24an, 25ean eta 26an bozkatu ahal izango dituen hautagaiak:

* Laura Aznal, Nafarroako lehendakaria izateko hautagaia.
* Eva Lopez de Arroyabe, Arabako ahaldun nagusirako hautagaia.
* Iker Casanova, Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaia.
* Maddalen Iriarte, Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaia.
* Joseba Asiron, Iruñeko alkategaia.
* Rocio Vitero, Gasteizko alkategaia.
* Maria del Rio, Bilboko alkategaia.
* Nerea Kortajarena, Donostiako alkategaia.

Bozketa telematikoa irailaren 24an (osteguna) hasiko da, 00:00etan, eta irailaren 26an (ostirala) amaituko da, 12:00etan.

EH Bilduk hautagaitzen bozketan parte hartzeko deia egin die bilkideei, 2027ko maiatzaren 23ko hauteskundeei ahalik eta modurik onenean eta anbizioarekin ekiteko asmoarekin.