AKTUALITATEA

Ekonomia | 2024-01-26

Pello Otxandianok Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lehendakaria izateko bidea herritarrekin batera egin nahi du. Zentzu honetan, hiru herrialdeen inguruko ikuspegia eta daukan proiektua ahalik eta jende gehienarekin partekatu nahi du. Horretarako, atzoko egunean Arrasaten egin bezala eta “Kaixo!” dinamikaren baitan, topaketa herritar ezberdinetan parte hartuko du Otxandianok. Topaketa hauen helburua izango da herritarrekin elkarrizketa abiatu eta hauen ekarpen, ideia eta babesa jasotzea. Hala, laster ospatuko diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztuko den proiektuak herritarren gehiengoak eskatzen duen aldaketarako nahia ordezkatzea bilatuko du.

Pello Otxandianoren web atarian, sare sozial digitaletako profiletarako sarbideez gain, hautagaiaren WhatsApp profilerako sarbide zuzena aurkitu ahal izango da. Sare sozial ospetsu honen bitartez euskal herritarrek Otxandianorekin hitz egin eta galdera zein proposamenak lantzeko aukera izango dute.

Finean, Pello Otxandiano Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako txoko guztietara gerturatuko da hurrengo asteetan, eremu digitalean presente egotearekin batera. Honela, martxan den ziklo politiko berrian herritarrak protagonista egin eta eragile aktiboak izan daitezen erraztuko da.