AKTUALITATEA

| 2025-06-24

Pello Otxandiano:

Uste dugu gure zuzenketan dagoela lurzoru komuna. Lurzoru komuna itun bat egin ahal izateko aste honetan. Eta uste dugu badagoela mandatu herritar bat aurreko hauteskundeetatik datorrela. Uste dut herritarrek argi hitz egin zutela osasungintza publikoak blindatzearen alde. Hau izan zen gai izarra hauteskunde kanpainan, eta konpromisoa hartu nuen alderdi guztiok hau da momentua konpromiso horiek paper batean jartzeko argi eta garbi. Egiten dugun zuzenketak baimentzen du hori ahalbidetzen duena lurzoru komun bat, non argi eta garbi jartzen den gure konpromisoa osasungintza publikoaren alde, eta argi eta garbi zehazten den zein den hemendik aurrera sektore pribatuarekin izango dugun harremana. Beraz, egin dugu ahalegin bat, eta espero duguna orain da Gobernuaren partetik mugimendu bat, baina pilota beraien teilatuan dago.

Hemen esan da, behin eta berriz, badagoela adostasuna 24 ponentzietatik 22tan. Eta hori gezurra da. Nik neuk hori esan nuen duela bi aste irrati elkarrizketa batean. Izan ere, Gobernuak hori esaten zuen bitartean, 24 ponentzia horiek eztabaidagai zeuden osasun mailan eta zuzenketa fasean geunden, eta, beraz, esan nahi duguna da halako prozesu bati, lankidetzako prozesu bati, errespetua zor zaiola. Hemen jende askok egin du lan asko, eta jende horrek behar du errespetua Gobernuaren partetik. Errespetua zor zaio jendeari. Konfiantzak ez dira horrela eraikitzen. Osasun Mahaia lanean ari den bitartean, eztabaidan ari den bitartean, zuzenketak aurkezten ari den bitartean, Gobernua ari bada esaten adostasuna badagoela, zer ari gara egiten hemen?

Kontua da Gobernuak egin duela plan komunikatibo bat. Bere plan komunikatiboaren baitan sartzen zen ikasturtea bukatzea osasun itun batekin, eta, beraz, iritsi behar zen ekainaren 27ra, iragarriz ituna egon bazegoela. Baina horretarako egin du instrumentalizatu lankidetzazko prozesuak, eta atera da publikoki behin eta berriz esatera adostasuna egon bazegoela, noiz eta gai horiek eztabaida-gai zeudenean mahaian. Eta hori ez da batere serioa. Eta hori da halako prozesu inportante bat instrumentalizatzea gobernuaren behar politikoei. Eta uste dugu hau larria dela, eta salatu egin nahi du beste behin. Gaur, oraindik ere ez dauzkagu 24 ponentzia definitibo horiek. Ostiralean bozkatu behar diren ponentzia horiek. Oraindik ere ez dauzkagu. Beraz, nola esan daiteke adostasuna dagoela 22 oraindik ere ez baldin badauzkagu? 

Honek adierazten duena Gobernuaren behar-bihar, behar politikoa adierazteko ituna egon badagoela, baina erreparatu gabe benetan edukiari. Hau da, hemen nahi izan da zelofana jarri itun bati, edukietan zentratu gabe, eztabaidan eta hau larria iruditzen zain.