AKTUALITATEA

Ekonomia | 2024-09-06

Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko oposizio burua Euskadi Irratian elkarrizketatu dute. UPNk sareetan zabaldutako bideoaren inguruan galdetuta, haren hitzetan, «ultraeskuinaren jokamoldearen adibide bat gehiago da. Harritu nau erreakzio politikorik egon ez izanak. Kode etikoaz hitz egiten ari garen honetan, aukera dugu halako jokamoldeei harresia jartzeko».

Osasun ituna lortzeko taldearen lehen bileraren ostean, Otxandianok adierazi du «osasun itunean inportantea da prozesua ondo zaintzea eta metodologia ondo zaintzea. Asko gaude mahai horretan eta konplexua izango da. Hauteskunde programak ikusita badaude adostasunerako aukerak».

Estatus politikoa ere hizpide izan da elkarrizketan. «Gehiengo abertzale handia dago, inoizko handiena. Eta erabakitzeko eskubideak hor egon behar du. Abertzaleok hau erdigunean jarri behar dugu. Gero, ikusiko dugu nola lantzen eta txertatzen den», esan du EH Bilduren taldeburuak.