Unai Urruzuno:
EAJk eta PSEk distrakziora jokatzen dute, tasa turistikoarekin ere bai. Esan dute egin egiten dutela, baina azkenean baloiari ostikoa ematen diote, azkenean ezer ez egiteko.
Jada egin zuten etxebizitzaren arloko neurrien aplikazioarekin, AHTren trazadurarekin, euskararekin, migrazio-politikarekin, eta orain tasa turistikoarekin. Hau da galdera: noiz arte jarraituko duzue zuen hauteskunde-programa propioa boikotatzen?
Aste honetan PSEko sailburu bati entzun genion EAJko diputatuei atzerapenaren errua botatzen, hauek Eudel horretan lanean ari dela ziurtatzen zuten bitartean. Bada, sentitzen dugu hau esatea, baina hori ez da egia: Eudelen mahai gainean ez dago tasa turistikoarekin lotutako ezer.
Gaur egun tasa turistikorik ez badugu, ez da udalen erruz, baizik eta EAJ-PSE koalizioak berriro erakutsi duelako ez dela eraginkorra. EH Bilduk argi du: bai tasa turistikoari, udaletatik eta udalentzat, kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko.