AKTUALITATEA

Ekonomia | 2024-03-04

Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaia Michelle O 'Neill Irlanda Iparraldeko ministro nagusiarekin bildu da gaur arratsaldean Stormonten, eta bertan Irlandak eta Euskal Herriak bizi duten une historikoari buruzko hausnarketa eta analisia partekatu dute; zehazki, uhartearen iparraldeari eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzkoa.

Belfasteko Stormont Jauregian egindako bileraren ostean, Otxandianok ezkerreko subiranismoak egungo egoeran duen garrantziari buruzko irakurketa politikoan izandako sintonia nabarmendu du. EH Bilduren lehendakarigaiaren hitzetan, "Michelle O 'Neill Ministro Nagusia dela egiaztatzeak esan nahi du, besteak beste, ezin zaiola aterik jarri zelaiari".

Zentzu horretan, Irlandan "aldaketa martxan" dagoela nabarmendu du. Nabarmendu duenez, apirilaren 21etik aurrera, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeekin, Irlandan, Nafarroan bezala, nabarmena izaten ari den aldaketa hiru euskal lurraldeetan ere emango da. "Apirilaren 21etik aurrera etorkizuna ezkerretik eta subiranismotik eraikiko da".