AKTUALITATEA

| 2024-02-01

Joan den urtarrilaren 13an berretsi zuten EH Bilduren oinarriek Pello Otxandiano Kanpo ezker subiranistaren lehendakarigaia izatea Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetan. Orain, berriz, Arabako Mahai Politikoak Hegoaldeko Mahai Politikoaren proposamena berretsi du eta, modu horretara, herrialdeko zerrendaburua izango da Otxandiano. Era horretara, lehen aldiz EH Bilduren lehendakarigaia Arabako zerrendaburua izango da.

Otxandiano Arabako zerrendako buru dela, EH Bilduk bultzada ematen dio herrialde honetan ere gertatzen ari den ziklo politikoaren aldaketari, aurreko udal eta foru hauteskundeetan egiaztatu zen bezala. EH Bildu lehen indarra izan zen Gasteizen eta Araba osoan udal hauteskundeetan eta foru hauteskundeak irabaztetik 1.200 bozka eskasetara geratu zen.

Martxan da Eusko Legebiltzarrerako Arabako zerrendarako hautagaiak aurkezteko epea. Otsailaren 6ra bitarte, zerrendak osatzeko izenak proposatu daitezke. Zerrenda berresteko bozketa otsailaren 15, 16 eta 17an izango da.