AKTUALITATEA

Ekonomia | 2024-03-11

Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak "Begirada" bere saiakera politikoaren aurkezpenekin jarraitzen du. Gaur bere proposamen politikoa aurkeztu du Dulantzin (Araba). Herritarrekin bilkura abiatu aurretik, hedabideen aurrean adierazpenak egin ditu.

Pello Otxandiano:

45 urteren ondoren eta XXI. mendean ondo sartuta gaudenean, estatus politiko berri bat behar dugu. Estatus politiko berri bat, nazio gisa aitortuko gaituena eta tresna gutxieneko juridiko-politikoak emango dizkiguna behar ditugun politika publikoak egiteko, XXI. mendeko erronka sozialei aurre egiteko. Aldaketaren agendaren parte da estatus politiko berria. Hurrengo legegintzaldian ados jarri behar gara estatus politiko berri baten inguruan, eta herri gisa jokatu behar dugu Estatuan ireki den momentu honetan. Hori da behar dugun anbizio nazionala. Estatus politiko berri baten ortzimuga behingoz mahai gainean jartzea herri honek XXI. mendean behar dituen tresna juridiko-politikoak izan ditzan.