Naiz Irratian elkarrizketatu dute gaur goizean Pello Otxandiano, EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea.
«Akordio nazionalek ez daukate alternatibarik. Elkarlana, epe luzeko begirada eta herri interesak alderdi interesen gainetik jartzea aldarrikatzen dugu».
«EAJk hautu politikoa egin du EH Bildurekin akordiorik ez egiteko, gobernagarritasunaren ekuaziotik ateratzeko eta ikusezin egiteko, kalkulu elektoral batengatik. Arduragabekeria izugarria da».
«Trumpek erabaki du prest dagoela orain arteko joko arauak apurtzeko, multilateralismoarekin bukatzeko eta nazioarteko instituzioak eta zuzenbidea hankaz gora botatzeko».
«Erreakzio demokratiko handia behar da autoritarismoaren aurrean. Ausartak izateko momentua da. Ondo dago nazioarteko foroetan egotea eta gure ahotsa entzunaraztea. Interesgarria da Kanadako lehen ministroaren diskurtsoa Josu Jon Imazek Etxe Zurian egindakoarekin kontrajartzea».