AKTUALITATEA

Hauteskundeak | 2024-04-03

Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lehendakari izateko hautagaiari elkarrizketa egin diote RTVEko 'La Noche en 24 horas' saioan, eta esan du «apirilaren 21etik ateratzen den mapa politikoa desberdina izango dela. Dagoeneko ziklo politikoa aldatzen ari gara. Orain, aldaketaren agenda ezarri behar da».

Otxadianok gobernu kolaboratiboen aldeko apustua egin du, «elkarlanerako gune bat planteatzeko unea da. Hurrengo parlamentua oso subiranista izango da, eta ezkerreko gehiengoa egongo da». Era berean, EH Bilduren lehentasunetako bat estatus politiko berri bat sustatzea da, «gobernuaren lehenengo hiru hilabeteetan autogobernu-ponentzia abian jartzea proposatzen dugu, oinarrien eta printzipioen akordioari forma artikulatua emateko».

Hautagaiak EH Bilduren etengabeko gorakada baloratzeko aukera izan du, «politika hurbil eta zintzoa planteatzen dugu, herrialde-interesak alderdikoien aurretik jartzen dituena. Konponbideak eta politika egiteko modu berriak, gero eta jende gehiagorekin lotzen direnak»