AKTUALITATEA

| 2021-12-14

PANDEMIA

Gizarte-neke handia antzematen da, batez ere birusaren aurka lehen lerrotik borrokatu diren sektoreetan. Kudeaketa ere eskasa izaten ari da. Propagandakoak ez diren beste neurri eraginkorrago batzuk behar dira, hala nola covid pasaportea.

Denok lasaitzen gara txertaketa-kanpainarekin. Erlaxazioak seigarren olatua ekarri digu, komunitate zientifikoak arriskuaz ohartarazten gintuenean.

Ezin zaie guztiaren erantzukizuna herritarrei leporatu. Administrazioak erantzukizunak ditu, batez ere osasun publikoak funtziona dezan.

LAN-ERREFORMA
kordioa sinatu dugu PSOErekin eta Podemosekin, lan-erreforma osorik indargabetzeko. Gainera, bi alderdien hauteskunde-programan sartuta dago. Herri-mobilizazioa, gobernu-akordioa betetzea eta gure eragin-ahalmena; hiru faktore horiek zehaztuko dute nola garatzen den indargabetze-prozesu osoa.

EUSKO JAURLARITZAREN AURREKONTUAK
Eusko Jaurlaritzak eskaintza handiagoa egin digu kopuru eta eduki aldetik orai, aurrekontuak onartzeko erabakigarriak ginenean baino. Aurrekontuak hobetzea lortu dugu osasunean, etxebizitzan, trantsizio energetikoan... Gizartearentzat baliagarriak izatea lortu dugu.

ALIANTZEN POLITIKA
Alde anitzeko aliantza-politikak ahalbidetzeko baldintzak sortu ditugu. Gizarte gaietan EAJren ezkerrean dauden alderdiekin harremanetan jartzeko azalera dugu. Eta subiranotasunaren gaiarekin harremana dugu EAJrekin, baina ez du nahi arlo horretan aurrerapausorik ematea. Hori esanda, ez dut uste baldintza horietan ezkerreko gobernu bati aurre egiteko moduan gaudenik.

ESTATUS BERRIA
Irekita gaude, eta uste dugu premiazkoa dela herri honetako estatusaren eta subiranotasunaren gaiari aurre egitea. Ez da identitate-eztabaida bat. Ez genuke zailtasunik izan behar EAJrekin, Podemosekin eta herri honen subiranotasuna defendatzen duten sektore guztiekin hurbiltzeko. Guretzat premiazkoa da subiranotasun-estatusari buruzko eztabaida. Izan ere, subiranotasuna ez da identitate-auzi bat, baizik eta euskal herriak klima-aldaketaren edo pandemiaren arazoei aurre egiteko tresnak badituen. Uste dut badagoela ura eta gehiengo nahikoa herri honetan. Eta iragarpen bat egiten dut: lurralde-eztabaida funtsezkoa izango da Estatuan.