AKTUALITATEA

Ekonomia | 2022-06-23

Igande honetan, Jaurlaritzak Osakidetza desegin eta prekarizatu nahi duela salatzeko, manifestaziorako deia egin dute LAB, SATSE, ELA, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek. Osasun Sistema Publikoa bizirik mantentzea, ordea, guztion ardura dela uste dugu eta, horregatik, Lehen Arretaren alde eta Osakidetza desegitearen aurka kaleak hartzera dei egiten dugu.

 

Halaber, mobilizazioetan EH Bilduren delegazio bat ere izango da. Delegazioa, besteak beste, honako kideek osatuko dute: Rebeka Ubera legebiltzarkidea, Iker Casanova legebiltzarkide eta EH Bilduren hautagaia Bizkaiko Diputaziora, Maria del Rio Bilboko EH Bilduren alkategaia eta Carlos Ibarguren EH Bilduren Osasun hautagaia.

 

Osakidetzako sindikatuen irakurketarekin bat eginez, EH Bildutik uste dugu, azken asteotan Osasun Sailburuak egindako adierazpenak oso larriak izan direla. Berriak ez izanagatik, agerian utzi dute Eusko Jaurlaritzaren Lehen Arreta desegiteko eta gainerako arreta mailak prekarizatzeko borondatea. Eta, beraz, pribatizazioari bide emateko asmoa.

 

Azken urteotan Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakien ondorioz, Osakidetza kinka larrian dago. Hainbat dira azken urteetan sistema publikoa, pribatuaren mesedetan ahultzeko hartutako neurriak, hala nola, Etenik Gabeko Arreta Guneak, PAC delakoak, ixtea edo ordutegiak murriztea edota osasun sustapena bertan behera geratzea edo behar bezala ez garatzea.

 

Hori guztia kontuan izanik, mobilizaziorako deia egiten dugu EH Bildutik, Osakidetzako sindikatuekin bat egin eta igande honetan Osakidetza bizirik mantentzeko aldarria lau haizeetara zabaltzeko.

 

Lehen Arretaren alde, eta Osakidetzaren desegitearen aurka, igande honetan denok Bilbora!