Osakidetza zutik jartzeko proposamen integrala aurkeztu du EH Bilduk Gasteizko Artium Museoan, osasun sistemarekin lotura duten eta proposamenaren garapenean parte hartu duten hainbat ordezkarirekin batera. Ekitaldian hitza hartu dute, Pello Otxandiano, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako lehendakarigaiak eta, Rebeka Ubera, Gipuzkoako hautagaiak. Ezagutu hemen plan integral eta konkretua.
Pello Otxandiano lehendakarigaiaren esanetan, «aurkezten dugun programa nahikoa zehatza eta osoa da Osakidetza berriro zutik jartzeko». Proposamenak izan duen harrerarekin pozik eta eskertuta agertu da jardunaldiaren hasieran, «deialdiak arrakasta izan du, aretoa beteta dago eta ikusmin handia sortu da. Argi dago une honetan Osakidetza dela une honetan gizartearen kezka nagusiena».
Ekitaldiak, EH Bildutik egiten den diagnostiakoa azaldu dute, datuekin eta profesionalen aurkezpenekin laguntuta, eta horrez gain, kritika zorrotzerako tartea ere izan da. «Hona ekarri gaituena izan da defizientzia handiak izan dituen kudeaketa bat, planifikazio falta nabarmen bat eta pertsonal politika oker bat. Egoera honetan ardura politikoak egon badaude eta inportantea da hauek asumitzea, ondoren, konponbideak jarri ahal izateko».
Eskerrak eman nahi dizkizuet Osakidetza zutik jartzeko proposamenaren osaketan parte hartu duzuen eta gaur aurkezpena gertutik jarraitzeko aretoa txiki utzi duzuen herritar guztioi.
— Pello Otxandiano Kanpo (@PelloOtxandiano) March 20, 2024
Konpromiso eta proposamen irmoa dugu osasun sistema publikoarekin: https://t.co/nLF9ez5seD pic.twitter.com/gD9VvniG5a
Lau zutabe nagusi azpimarratu ditu Pello Otxandianok proposamenaren ardatz gisara. Lehena da gobernantza berri baten beharra da, orain artekoa eredu zentralista eta bertikala atzean utzi eta langileekin batera konponbidea eraikitzeko. Bigarrenik, pertsonal politika berria behar du Osakidetzak, behin-behinekotasuna asko jaitsiko duena eta lan baldintza duinak bermatuko dituena, profesionalek artatu ditzaten pazienteak modu egokian.
Hain zuzen ere, Rebeka Ubera zerrendakideak nabarmendu duenez, indarrean dagoen pertsonal politika da Osakidetzaren gainbeheraren kausa nagusia. «Azken hamarkadetan behin-behinekotasuna sustatu da eta prekarizazio horren ondorioa dira profesionalen desmotibazioa eta arretaren kalitatea galtzea», adierazi du ordezkariak.
Ezagutzen al duzue Osakidetzako plantilla?
— EH Bildu (@ehbildu) March 20, 2024
Hemen datu benetan argigarri eta harrigarriak, gure osasun sistema publikoaren gainbehera ulertzeko.
▶ @RebekaUbera pic.twitter.com/eTRxuwcKGQ
Hirugarren lan lerroa Lehen Arretaren indartzea da. Bertaratuta ordezkariak ados agertu dira Lehen Arreta da sistemaren oinarria dela nabarmentzerakoan, «eta sistemak huts egiten du oinarritik bertatik». «Lehen Arreta indartzeko neurri sorta eta politika asko jarri behar dira indarrean». Eta azkenik, laugarrena da osasun publikoaren adiera zabalago bat, osasun mentala ere jasoko duena eta ikuspegi soziosanitarioa ere barnebilduko duena.
«Osakidetza da EAEko enpresarik handiena eta, beraz, enplegatzaile handiena. Osakidetzako ardura postu nagusietan egon behar dira herri honek dauzkan kudeatzailerik onenak. Eta hori ez da horrela izan azken urteetan eta, arazoaren zati bat, hortxe dago», adierazi du Pello Otxandianok.
Hautagaiaren ustetan, «herri honen anbizio nazionala nabaritu behar da datozen urteetan, osasun sistema publiko bat martxan jartzerako orduan. Guk uste dugu posible dela, horretarako gaitasuna badagoela. Baina behar da politika zuzen bat eta gobernantza egoki bat. EH Bilduk konpromiso osoa dauka horretarako eta datozen urteetan buru-belarri jarriko gara horretan».