AKTUALITATEA

| 2025-12-05

EH Bilduren Ekintza Politikoko idazkari Arkaitz Rodriguez elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan.

«Duela hiru aste eskas, PPko zinegotzi batek EH Bilduri buruz sekulakoak eta bi esan zituenean inork ez zuen txintik ere esan. Zergatik? Batzuek interes handia daukate gauza jakin batzuen inguruan soilik hitz egiteko».

«Atxilotuen jatorriaren berri emateak kolektibo jakin batzuk kriminalizatzen eta estigmatitzen ditu. EAJ eskuin muturraren merkantzia eta markoa erosten ari da motibo elektoralengatik. Onartezina eta oso larria da».

«Zertan daude ados EAJ eta PSE? Gauza bakar batean: Gobernuari kosta ahala kosta eustean, botereari eustean eta EH Bildu gobernu horietatik kanpo uztean».

«EH Bildurekin akordioak egin baino, EAJk eta PSEk nahiago dute PPrekin adostu. Prest daude PP zuritzeko PP behar dutelako. Euskararen etsaiekin eta frankismoaren oinordekoekin ari dira akordioak egiten».