AKTUALITATEA

Aurrekontuak | 2024-10-14

Gaur goizean, Nerea Kortajarena EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea elkarrizketatu dute Herri Irratian, aurrekontuetarako akordio global baten eskaintzari buruz. Bozeramailearen hitzetan, EH Bilduren jarrera «koherentea da eta bat dator esaten ari garenarekin: lankidetzarako garaiak dira. Lankidetza-espazioak eskatuko dituzten erronka larriak ditugu. Aurrekontuak horretarako aukera ona dira».

Kortajarenak gaineratu duenez, «alderdi guztiek izan ditzakegu mesfidati izateko arrazoiak. Baina hori ez da garrantzitsuena. Herritarrekiko konfiantza berreskuratu behar da. Jendea erdigunean jarriko duten politikak adostea aukera ona da». EAJren salaketei dagokienez, Kortajarenak argi utzi du «proposamenak eskumen-eremuak errespetatzen dituela. Baina etxebizitzan, adibidez, ezin izango dugu arazoa konpondu erakunde guztiek norabide berean lan egiten ez badute».