AKTUALITATEA

Ekonomia | 2024-02-02

Gipuzkoako Mahai Politikoak berretsi egin du Hegoaldeko Mahai Politikoak egindako proposamena, Nerea Kortajarena Ibañez EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua izan dadin Eusko Legebiltzarrerako datozen hauteskundeetan.

Nerea Kortajarena Ibañez (Donostia, 1974) gizarte-langilea da eta legebiltzarkidea da 2016. urtetik. Donostiako Loiola auzoan bizi da, eta ibilbide profesional luzea egin du gizarte-zerbitzuen arloan, eta, bereziki, azken urteetan, eta EH Bildun duen erantzukizun politikotik, zainketen lanaren eta beharrezko eraldaketaren inguruan aritu da. Eusko Legebiltzarreko Euskal Herria Bildu talde parlamentarioko koordinatzaile politikoa eta EH Bilduko Mahai Politikoko kidea da. Gainera, Legebiltzar Taldearen bozeramaile kargua du, Maddalen Iriartek Gipuzkoako Foru Aldundirako hauteskundeak irabazteko erreleboa eman zionetik. Euskalduna, bi seme-alabaren ama, justizia sozialarekin konpromiso handia du, eta herri justuago bat berdintasunez bermatzen diren kalitatezko zerbitzu publikoekin bakarrik posible izango dela sinetsita dago.

Datozen egunetan, otsailaren 6ra arte, hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira herrialdeko zerrendak osatzeko. Otsailaren 15, 16 eta 17an bozketak egingo dira, ezker subiranistako oinarriek herrialdeko zerrenda berresteko.