AKTUALITATEA

| 2022-11-11
EH Bilduk bihar Bilboko kaleak hartzeko deia luzatu du, egun bizi dugun krisiari aurre egingo dion olatu erraldoi bat sortzeko asmoarekin. Lehenago beste mobilizazio batzuetan gertatu den bezala, biharkoan ere nazioarteko hainbat alderdiren babesa eta parte hartzea presente egongo da.
 
Modu honetan, gutxienez bederatzi alderdi desberdinetako kideek parte hartuko dute biharko mobilizazioan:
 
- Katalunia: ERC eta CUP
- Galizia: BNG
- Kanariar Uharteak: Ahora Canarias
- Balearrak: Mes per Menorca eta Mes per Mallorca
- Asturias: Andecha Astur
- Aragoi: Puyalon
- Valentzia: ER - PV