AKTUALITATEA

| 2023-09-19

Gaur egin da Donostian, Eudelen zuzendaritza berriaren aukeraketa. EH Bilduk bost ordezkari izango ditu zuzendaritza berrian eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea izango da lehen lehendakariordea. Alkortak adierazi duenez, “garrantzitsua eta esanguratsua iruditzen zait zuzendaritza berri horretan ordezkaritza orekatuagoa eta zabalagoa izatea, horixe baita Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek maiatzeko udal hauteskundeetan adierazi zuten borondatea”.

Eudeleko lehen lehendakariordearen hitzetan, “zuzendaritzaren osaketa berri honek balio beharko luke Eudelek indar handiagoa izateko euskal udalen interesen defentsan bestelako erakundeen aurrean”.

Amaitzeko, ezker subiranistaren aldetik bi lan-ildo eta helburu nagusak azaldu ditu. “Alde batetik, udalen finantzazioa hobetzea, tokiko erakundeetatik herritarrei eskaintzek zaizkien zerbitzuak hobeak eta eraginkorragoak izateko. Eta, beste alde batetik, Eudelelek harremanak sendotzea gainontzeko euskal udal erakundeekin”.