Atzo, urtarrilak 26, amaitu zen EH Bilduren zuzendaritza politikoa osatzeko hautagaitza alternatiboak aurkezteko epea. Ez zen hautagaitza alternatiborik aurkeztu, eta, beraz, bilkideek egungo Mahai Politikoak aurkeztutako hautagaitzei eman ahal izango diete botoa. Bozketa telematikoa izango da, eta otsailaren 6ean hasiko da. Batzarkideek ere Estatutuak onartu beharko dituzte. Bozketen emaitza otsailaren 8an jakinaraziko da, EH Bilduren III: Kongresua ixteko Iruñeko Baluarten egingo den ekitaldian.