Txirikordako proiektua eta zaintza politiken inguruan EH Bilduk dituen proposamenak azaltzeko, agerraldia egin dute Usurbilen, gaur goizean, Maddalen Iriarte Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagaiak eta Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo Udalerako hautagaiak. Haiekin izan da Patxi Lopezen Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu ohia, Gemma Zabaleta.
Zaintzaren erronkari aurre egin behar diogu, berandu baino lehen. EH Bildun argi daukagu: zaintza publiko, komunitario eta doakoa ezinbestekoa izango da etorkizuneko zaintza beharrei erantzuteko, eta horretarako bidea eta trantsizioari ekiteko prest gaude. Usurbil da horren adibide, baina Hernanin, Azpeitian edo Zestoan ere, egiten ari gara. Eredu horiek lurralde osora hedatuko ditugu, gipuzkoar guztiek izan ditzaten zaintza eskubide eta baliabide berdinak. Eta herritarrekin egingo dugu, komunitatearekin, elkarlanean, lidergoak konpartituz eta guztion artean diseinatu eta garatuz.
Erakundeek ez dute tamainako erantzunik gizartean sortzen ari diren zaintza beharrentzat, ondorioz, zaintza beharrak arazo pertsonal bilakatzen dira eta horrek zaintza beharrak dituzten herritarrak zaurgarriago egiten ditu. Egungo zaintzak eskasak, prekarioak eta desberdintasun sozialen sortzaile dira, eta ez dira libreki aukeratuak. Herri honetan, zaintza beharrek penalizatu egiten gaituzte emakumeok. Familia batean zaintza beharrak sortzen direnean, familia bakoitzak ahal duena egiten du; ekonomikoki ahal duenak zeren eta gainontzekoei nekez iristen den laguntza baten zain geratzea baino ez zaie geratzen.
Hainbat neurri proposatzen ditugu, zaintzaren arazoari konponbidea emateko:
1. Aldi baterako zaintzak ere artatzea.
2. Kopagoa murriztea.
3. Inguruan ematen diren zaintzengatiko prestazioaren, (“Prestación por Cuidados en el Entorno”) eguneratzea.
4. Egoitza zentroetan ematen den zuzeneko zaintza denbora handitzea.
6. Arau eta kontratazio pleguetan berdintasuna eta justizia soziala sustatzeko klausulak txertatzea.
7. Kontratazio pleguetan prezioei ematen zaien puntuazioa edo garrantzia murriztea.
8. Zaintza zerbitzuen garapenaren inguruko azterketa sakon bat egitea.
Soluzio konkretu eta errealak behar ditugu. Guk egingo dugu.
Agurtzane Solaberrieta: “Txirikordak gizarteak dituen bi arazo sozial nagusiei batera erantzuten die: gazteen emantzipazioari eta zahartzaroko bakardadeari”
Usurbilgo Udalak sustatutako proiektua da Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa. Guztira, 16 etxebizitza eraiki dira: 8 etxebizitza 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat eta beste 8 etxe 65 urtetik gorako herrikideentzat.
Udalak garapen urbanistiko honetatik eratorritako ekipamendu publiko honen erabilera erabakitzeko, behar sozialen azterketa egin zuen eta ikusi zuen bazirela bi behar elkarren osagarri izan zitezkeenak:
Batetik, ikusi zen gazteei emantzipatzeko aukera erraztu beharra zegoela, zoritxarrez, gazte askorentzat oso zail delako egun gurasoen etxetik aldentzea, etxebizitzen prezio eta baldintzengatik, eta, noski, emantzipatu gabe, nekeza da bizi-proiektu propioa garatzea.
Bestetik, adinekoen artean ikusi zen asko direla bakarrik bizi direnak eta, gainera, bizitoki egoki baten premia dutenak. Ez dira gutxi gaur egun, eta ez dira gutxiago izango etorkizunean.
Horra bada, iruditu zitzaigun ekipamendu publikoak emantzipatu nahi duten gazteei eta bakarrik bizi diren eta konpainian bizi nahi duten adineko pertsonei, biei, erantzun ziezaiekeela. Txirikordak, beraz, egungo gizarteak dituen bi arazo sozial nagusiei batera erantzuten die: gazteen emantzipazioari eta zahartzaroko bakardadeari, modu komunitarioan eta oso duinean, gainera.
Legealdi honetako proiektu estrategikoa izan da: ordu eta diru asko, irudimen handia eta dedikazio handia exijitu dizkigu, hemen Euskal Herrian ez dagoelako gisa honetako proiekturik, eta, ondorioz, bada proiektu aitzindaria eta eraldatzailea.
Gemma Zabaleta: “Eredu asistentzialista hutsak gainditzen dituzten eredu berrien alde egin behar dugu”
Ongizate-estatuaren laugarren zutabea finkatzeko erronka dugu, non jauzi kualitatibo bat eman eta zaintzak funtsezko pieza izan behar duen, behin betiko lehen mailako zerbitzu publiko bihur dadin, gaur egun osasuna eta hezkuntza diren bezala.
Ikuspegi aurrerakoi eta ezkertiar batetik, paradigma-aldaketa horren buru izatea dagokigu, eta, horretarako, eredu asistentzialista hutsak gainditzen dituzten eredu berrien alde egin behar dugu.
"Onartu cookie guztiak" aukeratzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzu erabiltzaile-esperientzia hobea eskaintzen dizugu eta webgunearen erabilera aztertzeko. "Egokitu zure hobespenak" sakatuta, zein cookie-k baimendu aukeratu dezakezu. Gure webgunearen funtzionamendu egokirako funtsezko cookieak baino ez dira beharrezkoak eta ezin dira ukatu
Cookie ezarpenak
Gure webguneak lau cookie mota gordetzen ditu. Edonoiz aukeratu dezakezu zein cookie onartzen dituzun eta zeintzuk ukatu. Gehiago irakurri dezakezu zer diren cookieak eta zer motatako cookieak gordetzen ditugun gure Cookie Politikan.
arrazoi teknikoengatik beharrezkoak dira. Horiek gabe, baliteke webgune honek behar bezala ez funtzionatzea.
beharrezkoak dira webguneko funtzionaltasun zehatzetarako. Horiek gabe, baliteke eginbide batzuk desgaituta egotea.
webgunearen erabilera aztertzeko eta bisitariaren esperientzia hobetzeko aukera ematen digu.
baimendu zure esperientzia pertsonalizatzeko eta eduki eta eskaintza garrantzitsuak bidaltzeko, webgune honetan eta beste webgune batzuetan.